ERMUA. Ermuko Ermua Antzokiak Sole Giménez abeslariaren ikuskizuna hartuko du gaur bertan, abenduaren 27an, gaueko 22:00etan. Ordu horretan Parísen jaiotako artistak 'Mujeres D Música' izeneko kontzertuari emango dio hasiera, non berak idatzitako eta konposatutako abestiak kantatuko dituen. Kontzertua ikusi nahi duenak sarrerak erosi ahal ditu dagoeneko, 12 euroan.

'Mujeres d música 'da bere disko berriaren izenburua, eta kontzertu hauek abesti multzo bat baino gehiago dira, errebindikazio musikal, bizi eta femeninoa, justizia egiteko eta emakumea berdin aitortzeko benetako beharrari erantzuten diona, baita alderdi musikalean ere.

Sarrerak 12 euro balio du eta Kutxabank erakundearen webgunean, bere kutxazainen sarean, Lobiano Kulturguneko erakusmahaian edo leihatilan eros daiteke ikuskizuna hasi aurretik.

Sole Giménez Muñoz espainierazko musikaren ahots ezagun eta preziatuenetako bat da, bere kalitate, berotasun eta nortasun propioagatik. Parisen (Frantzia) jaioa, Yeclan hazia (Murtzia) eta Valentzian (Espainia) bizi dena, hogeita hamar urte baino gehiago daramatza bere dimentsio artistikoan eta musikalean eboluzionatzeari eta hazteari utzi gabe, eta une honetan Espainiako ahots moldakor eta karismatikoenetako bat da

Bi hamarkada baino gehiagoan 'Prespuntos Implicados' talde arrakastatsuko abeslaria izan zenak, hiru milioi disko saltzera iritsi zenak, hamarkada bat baino gehiago darama bakarkako ibilbidean. Gaur Ermua Antzokira etorriko da, musika eta musika munduko emakumeei omenaldi handi bat egitera.