DOAKOAK DIRA

Ermuk ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du

Izen-ematea liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net egin daiteke

09.02.2020 | 20:57
Ermuk ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du.

Izen-ematea liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net egin daiteke

BILBO. Ekimenaren helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatu ahal izateko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak jasotzea, beste hizkuntza batean hitz egiteari eta ideiak azaltzeari beldurra galtzea, baizik.

Jarduera honetan parte hartzeko baldintza bakarra elkarrizketa arruntean aritzeko gaitasuna izatea da, inongo titulazio ofizialik eskatuko ez bada ere.

Jarduera doakoa da, eta saioak azaroko lehenengo astean hasiko dira: 7an frantsesezko taldea eta 8an ingelesezkoa.

Frantsesezko taldea ostegunero bilduko da 18:30etik 20:00etara bitartean, eta ingelesezkoa, aldiz, ostiralero 18:30etik 20:00etara. Ingelesezko taldeko dinamizazioa Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenaren bidez egingo da.

Izen-ematea liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net bete daiteke, izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta aukeratutako hizkuntza maila emanda.

Ekimen honek aurreko ikasturteetan burututakoaren jarraipena izan nahi du eta Udal liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.Lotura