BILBO. ‘Mamma Mía: Una y otra vez!’ gaur izango da ikusgai Ermuko udako zineman. Hitzordua gaueko 10etan da, Orbe Kardinalaren plazan. Emanaldia doan izango da eta izarren azpian euririk botatzen ez badu ?kasu horretan jarduera elizako arkupeetan eginen da.

Luzemetrai hau Britainiarra da, Ol Parker zuzendariak sinaturikoa eta 2018an estreinaturikoa.

Filma titulu bera izan zuen aurreko ‘Mamma Mía’ delakoaren jarraipen edo ‘sekuela’ da. Diotenez, ez da musikal klasiko edo purua nahiz eta horrelakoen esentziari eutsi, sentimenduak abestien eta dantzaren bidez adierazten baitira. Filmak aktore ezagun edo ospetsu sorta ederra bildu du, esaterako, tartean ditugularik Julie Walters, Pierce Brosnan, Andy García, Cher eta Meryl Stree besteak beste.

Sinopsi edo konta daitekeenaren laburpena

Mamma Mía: Una y otra vez! Filmak guztia hasi zen udara bueltatuko gaitu. Protagonistek gaur egun duten bizitzatik kontatuko dizkigute uda magiko hartan gertatutakoak eta ustez Sophieren aita izan daitezkeen hiru gizonen istorio hau.

Programazioak aurrera jarraituko du datorren astean; astelehenean ‘El mejor verano de mi vida’, -Leo Harlem, Maggie Civantos eta Jordi Sánchez aktoreekin- eta asteazkenean ‘Thi Mai, rumbo a Vietnan’ ?Carmen Machi, Adriana Ozores, Aitana Sanchéz-Gijón eta Dani Rovira protagonista dituenak-. Ordu arte hainbat egun falta zaizkigunez, landu eta eskainiko dizkizuegu filma horien inguruko edukiak.

ESKAINTZA ZABALA

Eskaintza zabala, titulu berriez eta genero desberdinez osaturikoa: thrillerrak, marrazki bizidunak, abenturak, zientzia fikzioa, eta abar? lagun edo familiartean ikusi eta gozatzeko. Filmarik gehienak -6- adin guztientzako aproposak dira, eta beste bi 12 eta 16 urtetik aurrerakoentzat, hurrenez hurren.