Uztailaren 2an hasiko da estropada zaleentzako denboraldiarik gogokoena. Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligaren eskuz denboraldi berri batekin ekingo diote datorren larunbatean.

Bi lehiaketetako egutegian ezinbesteko jardunaldia bilakatu da Bilboko erlojupekoa, eta denboraldi honetan bi lehiaketen lehen jardunaldia izango da.

HITZORDUA

Uztailaren 2ko jardunaldia 17:40an hasiko da, Euskotren Ligako lau trainerurekin, non Tolosaldea estreinakoz ariko den lehiaketan. Erlojupekoa udaletxearen parean hasiko da eta Deusturaino luzatuko da, hiriko leku esanguratsuenetatik igaroz, Zubizuriko zubia eta Guggenheim Bilbao Museoa, besteak beste.

18:13ean gizonezkoen lehiaketari hasiera emango zaio, lau traineruko hiru txandatan banatuta. Lehen txandan izango dira Eusko Label Ligara itzuli berria den Kaiku Berez Galanta, Getariako Arraun Elkartearen debuta, Lekittarra Elecnor eta CR Ares. Bigarren txandan CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai eta Zierbena Bahias de Bizkaia izango dira, eta ohorezko txandan Amenabar Donostiarra UK 100, Orio Orialki, Matrix Hondarribia eta Itsasoko Ama Sotera.

DENBORALDI ZIRRARAGARRIA

Ekainaren 23an aurkeztu ziren Bilboko Udaletxean denboraldi honetako lehen banderak, XIII. eta IV. Bilboko Bandera-Bandera Bilbao. Ekitaldian izan ziren Itxaso Erroteta, Bizkaiko hiriburuko Gazteria eta Kirol zinegotzia, eta Pedro Olmedillo, ACTko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria.

Errotetak Bilboko Udalak arraunarekin duen konpromiso irmoa azpimarratu egin du, "kirol estrategiko eta herri kirol gisa". Zinegotziak, gainera, azpimarratu zuen: "Bilborentzat harro egoteko modukoa dela maila goreneko lehiaketa honek hasiera ematea gure itsasadarreko uretan". Azkenik, Errotetak gogoratu zuen datorren uztailaren 2ko hitzordua "gure kirol tradizioz, historiaz eta nortasunaz gozatzeko aukera paregabea dela".

Bestalde, Olmedillok azpimarratu zuen "pozgarria da Eusko Label Ligako hogeigarren denboraldia Bilbo bezalako estropada-eremu batean hastea, hiriaren erdialdean, errekaren ikusgarritasunagatik eta hiriko eraikin esanguratsuenekin". Gainera, ilusioz beterik agertu da "Fan Zonearen itzulerarekin, bi urtez gabe egon ondoren, zaleei eskainitako gunea berreskuratu dugu, estropadari kolore handia ematen diona".