#GazteKLUBA UDA programako gazteen aisialdiko jardueretan izena emateko epea bihartik ekainaren 6ra arte egongo da zabalik, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Gogoratu dutenez, programak Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako 475 plaza eskaintzen ditu udan aisialdi osasungarriko jardueretarako.

Programatutako jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman behar dute izena bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean, bihar hasi (maiatzak 27), 10:00etan, eta ekainaren 6ko 12:00etara arte.

9 IRTEERA ETA GOIZEKO 4 JARDUERA BILBON

#GazteKLUBA UDA programa ekaina eta uztaila bitartean gauzatzen da:

9 irteera antolatu dira, egun osokoak, eta guztira 375 leku daude. Txango horiek kirola eta abentura uztartzen dituzte:

  • Ekainaren 22an, eguaztenean: Ginkana Konkis Plentzian + piraguak Gorlizen.
  • Ekainaren 23an, eguenean: Zaldiz txangoa hondartzan.
  • Ekainaren 28an, martitzenean: Surfa Sopelan.
  • Ekainaren 29an, eguaztenean:: Mendexa parkea.
  • Uztailaren 6an, eguaztenean: Tirolinak Sopuertan.
  • Uztailaren 8an, barikuan: Surfa Sopelan.
  • Uztailaren 13an, eguaztenean: Mendexa parkea.
  • Uztailaren 14an, eguenean: Surfa Sopelan.
  • Uztailaren 15ean, ostiralean: Espeleologia + eskalada Lekeition.

Irteeren prezioa 5,00 euro da. Izena emandako hurrenkeran banatuko dira plazak.

Uztailerako, 4 jarduera daude programatuta goizean Bilboko itsasadarrean egiteko, eta guztira 100 plaza eskaintzen dira.

Piragua Bilboko Itsasadarrean

  • Uztailaren 5ean, martitzenean. Ordua: 11:00-13:00.
  • Uztailaren 12an, martitzenean.Ordua: 11:00-13:00.

Paddle Sup Bilboko Itsasadarrean

  • Uztailaren 7an, eguenean. Ordua: 11:00-13:00.
  • Uztailaren 14an, eguenean.Ordua: 11:00-13:00.

Uretako jardueren prezioa 2,00 euro da. Izena emateko hurrenkera berean banatuko dira plazak.

#GazteKLUBAri buruzko informazio zehatza Bilbao Gazte webgunean eta 94 420 35 14 telefono-zenbakian, 08:30etik 14:00etara bitartean.