Bilboko Orkestra Sinfonikoak ehun urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzen artean, 'Ehungarren urteurreneko horma-irudia' izenekoa aurkitzen da.

Pablo Astrain da obraren egilea, arte urbanoko espezialista eta margolaria, eta, obra honetan, BOSen historia kontatzen du, ehun metro baino gehiago horma batean, zeina Olabeaga auzoan dago, Jesusen Bihotzetik datorren sarbidean.

Obra, berez, orkestraren 100 urteko historia horren irudikapen bat da, haren protagonisten bidezkoa:

  • Arriaga Antzokia. Hain zuzen ere, antzoki horretan sortu zen orkestra, 1992ko martxoaren 8an, eta han eskaini zuen lehen kontzertua.
  • BOS lehenengo aldiz eratu zenekoa, Armand Marsick zuzendari titularra zuela (orkestrari egindako lehena da, Arriaga Antzokian bertan, 1923an, zuzendari titularra argazkiaren aurrealdean ageri dela).
  • Orkestrako gainerako zuzendari titularrak (Vladimir Golschmann, Jesús Arambarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold eta Erik Nielsen), 100 urteko historia horren proiekzio moduan.
  • Euskalduna Jauregia. BOSen egoitza 1999tik.
  • Orkestraren gaurko irudi bat, egungo titularra aurrealdean ageri dela.
  • Leku oso berezia betetzen du horma-irudi horretan Maurice Ravel euskal konposatzaileen artean unibertsalenak, zeinaren obrak orkestraren DNAren osagai baitira, eta zeina zuzendari izan baikenuen, geure harrotasunerako, 1928an, haren obra ardatz zuen programa batean.

Obra honekin, ehun urteko historia hori hurbildu nahi diegu herritarrei, eta jende asko ibiltzen den leku batean kokatu.

Era berean, beste ekimen bat ere gauzatuko da, helburu hori bera duena: komiki bat, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ehun urteko historia jasoko duena. Komiki hau, amaitutakoan, Bizkai osoko ikastetxeetan eta liburutegietan banatuko da, eta BOSen web-orrian ere egongo da eskura, PDF formatuan.

Bi ekintza horiek ehungarren urteurrenaren kariaz gauzatu ziren, eta une honetan lurraldean zehar dabilen erakusketa ibiltariarekin batera gauzatu dira, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eta Bizkaiaren historia hurbiltzearren.