Lurralde Politikako Ministerioaren Toki Entitateetako administrazioen transformazio digitalizazioa sustatzeko 1.280.250 euroko dirulaguntza jaso du Bilboko Udalak, Suspertzeko eta Erresilentziarako NextGenerationEU Mekanismoaren partetik.

Dirulaguntza honekin, Udalak 5 proiektu garatuko ditu, jardun estrategikoko lerro bakoitzean bat:

  1. Herritarrei begirako Administrazioa: Herritarrendako eta enpresendako udal zerbitzuak hobetzea informazio-atariak, autozerbitzu-ekipoak eta aplikazio mugikorrak garatuz eta hobetuz, betiere zerbitzu nagusietan erabilgarritasuna eta irisgarritasuna aisatzeko, eta arreta berezia jarrita petsonei, eta teknologien ingurune inklusbioago bat sortzen lagunduz.
  2. Egikune adimentsuak: Udal sailetako kudeaketa eta izapidetze zerbitzuak hobetzea, eskaria, gaitasuna eta aldaketa kudeatzeko teknologiak aplikatuz eta ikuskatzeko eta adimen artifizialeko sistemen erabilera ere kontuan hartuz, arreta betiere udal zerbitzuen kalitatean eta eraginkortasunean ezarrita.
  3. Datuaren gobernua: Plataforma bat ezartzea udal datuak eta informazio publikoaren eboluzioa gobernatzeko eta kudeatzeko ikusizko formatuetan, administrazioen, herritarren eta enpresen esku utzita, balio erantsi handiko zerbitzu digitalak garatzearren.
  4. Azpiegitura digitalak: Datuak Prozesatzeko Zentroko sistemen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzea, eta produktibitate handiko mugikortasun teknologiak eta tresnak jartzea Bilboko Udaleko funtzionarioen esku.
  5. Zibersegurtasuna: Zibersegurtasun Jardunetarako Zentro bat jartzea abian, eta segurtasun-azpiegiturak hobetzea, eta orobat hautemateko eta erantzuteko haren gaitasuna.

Bilboko Udalak 23,3 milioi euro jaso ditu dagoeneko Next Generatión funtsetatik: orain jasotako 1,3 milioi euroez gain, 14,6 milioi euro jaso zituen isurpen txikietarako deialdian, 7,3 milioi euro Artxanda inguruetan eta funikularrean egin beharreko jadunetarako eta erromesen aterpe berri baterako, 107.000 euro Azkuna Zentroan arte eszenikoen eta zuzeneko musikaren azpiegituren kudeaketa jasangarriko proiektu baterako eta 34.000 euro ibilgailu elektrikoak erosteko.

Datozen hilabeteotan baieztatuko dira funts horien kontura Bilbon beste proiektu batzuk garatzeko dirulaguntzak, funts horien berorien kontura.