Bilboko Udalak 21 neurriko plan bat aurkeztu du, hiriaren berreskuratze sozial, ekonomiko eta kulturala helburu duena. Zehazki, horiek guztiak urteko lehen seihilekoan garatuko dira, 6,5 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin. Udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek adostu dute.

Neurri horiei gehitu ahalko zaizkie salbuespenezko laguntza zuzenak eta beste administrazio publiko batzuetakoen osagarri direnak —betiere, COVIDaren bilakaera eta horrek sektore ekonomiko jakin batzuetan izan dezakeen eragina zein den—.

Planean jasotako proposamenek Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek adostu dituzte, eta gaur sinatu dute 21 neurriak ofizialtzen eta abian jartzen dituen dokumentua: EAJ/PNV eta PSE-EE (PSOE), Gobernu Taldearen aldetik; eta EH BILDU, ELKARREKIN BILBAO-PODEMOS/EZKER ANITZA-IU/EQUO BERDEAK eta PP.

Gainera, COVIDaren eragina gehien jasaten duten sektoreetarako, Bilboren sustapen eta dinamizazio komertzialerako aparteko plan bat lantzeko aukera aurreikusten du testuak, salbuespenez, garrantzi handiko datetarako (ondorengo Gabonak, esaterako); eta merkatari-elkarteentzako eta beste eragile batzuentzako laguntza tekniko eta ekonomikoak ere jasotzen ditu.

Horrez gain, pandemiaren bilakaera zein den, Planean jaso ez diren beste eremu batzuk ere indartuko dira. Adibidez: garbitasuna, mugikortasuna, espazio publikoa eta hezkuntza (horietan ere lan egin da, denbora honetan guztian zehar). Neurri sorta aztertu eta partekatuko dute gobernantza-ereduan ezarritako jarraipen-batzordean, non talde politiko guztiak ordezkatuta dauden.

Udalak «Aurrera Plana» delakoa abiarazi zuen 2020an (15 milioi euro) eta 2021ean (15 milioi euro baino gehiago), COVID-19ari aurre egiteko. Bada, testu berriak bat egiten du, salbuespenez, orduan martxan jarritako laguntzekin.