Gaur goizean, abenduak 28, asteartea, '50 urte, 50 errezeta' izeneko liburu solidarioaren aurkezpena egin da. Errezetak Bilboko eta Bizkaiko jatetxeetako sukaldariek eta Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskoletako sukaldariek egin dituzte.

Errezeta liburua gaur goizean aurkeztu dute Bilboko Erriberako Merkatuan Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak eta Aitor Argote Ibánez Mercabilbaoko zuzendari nagusiak, Miguel Ángel Fernandino Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak, Rafael Gardeazabal Bilbao Dendak-eko presidenteak, Bizkaidendak-eko presidenteak, eta Andres Cebrecos-ek, liburuan parte hartu duten zenbait sukaldarik lagunduta.

Liburua hornidura merkatuaren izaera solidarioaren beste adibide bat da; izan ere, salmentarekin bildutako guztia Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko da. Mercabilbao egunero ari da erakunde horrekin lankidetzan, duela 25 urte baino gehiagotik, bai handizkako enpresek elikagaiak emanez, bai Basauriko instalazioetan lokal bat lagaz.

Liburua banatzeko, Mercabilbaok Bilbao Dendak eta Bizkaidendak erakundeen laguntza du, eta bi erakunde horien barruan dauden saltokien eta enpresen bidez salduko da liburua, 5 euroko prezioan.

Mende erdiko historia euskal gastronomiaren zaporerik onenez beteta, hiribilduko jatetxe ezagunen eta Bizkaiko geografiako leku guztietako sukaldarien errezetei esker, baita Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskolen errezetei esker ere. Guztiek eskaini dituzte, modu desinteresatuan, euren sukaldaritza lanak, produktu freskoenez eta kalitatez, osagai hauekin egindakoak: arrainak, itsaskiak, frutak, barazkiak, haragia eta zaporerik gozoenak. "50 urte, 50 errezeta" liburuarekin, Mercabilbaok sukaldaritzan pauso bat ematera eta sukaldaritzarako dituzten dohainak probatzera gonbidatzen ditu herritarrak.