Abusu, Ibarrekolanda eta San Ignazioko auzokideak azaroaren 2tik aurrera TAOren eskaerak egin ahal izango dute. Aste honetan Bilboko Udalak jakinarazi zuenez, 2022an hiru gune berri izango ditu TAOk aipatutako auzoetan eta horietan tarifa B aplikatuko da. "Aurten, 2021eko ekitaldian, 48 €/urteko izango da. Eremu horietan, 2022an, hiru hiruhilekori heinean dagokiona izango da urteko kuota", informatu dute.

Dena prest egon dadin, eta berehala abian jartzekoa denez, Bilboko Udalak antolatuta dauzka bideak aparkaleku arauturako baimenen eremu berri horietan bizi diren pertsonek egoiliarren txartela eskatu ahal izan dezaten, denbora mugarik gabe aparkatu ahal izateko haietan.

ESKABIDEA AURREZ AURRE egiteko, hitzordua beharko da beti, eta bulego berri bi eskainiko dira horretarako, deszentralizatuak, 8:30etik 14:00etara eskainiko dutenak arreta, San Agustineko eraikineko beheko solairuko egoitza nagusiaren osagarri:

Deustuko udaltegia.

Miribillako udaltzain-etxea.

Hitzordua behar izango da beti, eta urriaren 25etik aurrera eskatu ahal izango da www.bilbao.eus/aurretikohitzordua webgunean edo 010 / 94 401 00 10 telefonora deituz:.

WEB KANALA

Izapideak orobat egin daitezke www.bilbao.eus/eudala webgunearen bidez, urrats hauei jarraituz: Ogasuna eta Dirubilketa / "E-2" zerga eta dirubiltze arloko eskariak / 01 Bertakoentzako TAO baimena.

BAKQ bidez dauka sarbidea, erabiltzailearekin eta pasahitzarekin, edo hain barik, NANa erantsiz. Egoiliarren aparkatze-baimenean alta emateko eskabideak bide telematikoen bidez eginez gero (web kanala), % 50 murriztuko da alta ematen deneko ekitaldiko kuota.