Gaur goizean, urriak 19, erretiratuen eta pentsiodunen Nagusiak Elkarteak bere 50. urteurrena ospatu egin du Euskalduna Jauregian, 'Lehena, Oraina, Geroa' lelopean. Bertan izan da, besteak beste, bilboko alkate Juan Mari Aburto.

Udalak lankidetza estua du Nagusi elkartearekin, eta urtero hitzarmenak sinatzen ditu Bizkaiko hiriburuko adinekoen 50 elkarterekin baino gehiagorekin. Ildo horretan, lurraldeko adinekoen elkarteetako pertsona guztien lan desinteresatua zoriondu eta eskertu nahi izan ditu alkateak.

Juan Mari Aburtok gogora ekarri du hilabete hau "Adinekoen hilabetea" dela Bilbon. Horrela, joan den urriaren 1ean, uriko adinekoen elkarteetako kideak bildu ziren udaletxean; hilaren 21ean, "Bilbo adinekoen lagun" gala ospatuko da Campos Antzokian. Bertan, uriari egindako ekarpenagatik nabarmentzen diren hiru pertsona sarituko dira; eta, azkenik, urriaren 26an, "Bilbo, Hiri adiskidetsua adinekoekin" III. Udal Plana aurkeztuko da.

Nagusiak Elkarteak Bizkaiko adinekoen 130 elkarte eta 50.000 elkartekide baino gehiago biltzen ditu.

ALKATEAK HARRERA EGIN DIE ABAO BILBAO OPERAREN 70. DENBORALDIA ESTREINATUKO DUTEN JESSICA PRATT ETA MICHAEL FABIANO OPERA-KANTARIEI

Bestalde, Aburtok eta Kultura eta Gobernantzako zinegotzi Gonzalo Olabarriak harrera egin diete Udaletxean Juan Carlos Matellanes Operaren Lagunen Bilboko Elkarteko (OLBE) Presidenteari, Jessica Pratt sopranoari eta Michael Fabiano tenorrari. Hain zuzen ere, horiek izango dira ABAO Bilbao Operaren denboraldiari hasiera emango dion Offenbachen "Les Contes d' Hoffmann" operaren protagonistak.

Sopranoa ABAOko publikoaren kutunetako bat da, bilbotarrek operarako zaletasun handia dutela jakitun. Alkatea bera ABAOk antolatutako zenbait kontzertuetara joaten da, denboraldian zehar. Solasaldian, musikaz gain, kulturaren hiriburu gisa uriak izan duen bilakaerari buruzko iritziak partekatu dituzte.

ABAO Bilbao Operaren 70. denboraldiaren estreinaldia urriaren 23an (zapatua) izango da Euskalduna Jauregian.