Bilbo-Bilbo 2021 Nazioarteko Zikloturista Itzuliak igande honetan antolatuko da eta horregatik, goizean kale batzuk itxiko dira eta zirkulazioak eragina izango du. Aldaketa hauek Bilbobuseko eta Bizkaibuseko hainbat lineatan ere izango du eragina.

Zirkulazioa gerarazi egingo da, baina, betiere, Udaltzaingoak eta antolakuntzako kideek eraenduko dute, Recalde zumarkalean, Moyua plazan, Deustuko zubian, Orixe kalean eta On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian.

6:45etik 9:30era, gutxi gorabehera, itxiko da bidea zirkulaziorako Deustuko Zubian; handik abiatuko baita itzulia; ostera, 8:00etatik 9:15era, gutxi gorabehera, une jakin batzuetan itxiko da bidea Orixe kalean, eta garajeetako sartzeak eta irteteak, inguru hartan, Udaltzaingoak eta antolakuntzako kideek eraenduko dituzte.

Era berean, 11:45etik 14:30era, bidea itxiko da ibilgailuen zirkulaziorako Recalde zumarkalean, La Salve zubiaren eta Moya plazaren artean. Halaber, bidea itxiko da zirkulaziorako, ordu horien artean, Moyua plazan ere, eta Gobernuaren Ordezkariordetzaren eraikinaren eta Elkano kalearen arteko eremuan ere bai (plazaren hegoaldeko aldea).

Recalde zumarkaleko garajeetako sartze eta irteteak, Plaza Biribilaren gertueneko inguruan, Albia lorategietatik egin beharko dira, eta, aldiz, Jesusen Bihotzaren plazatik gertuen dauden garajeetako sartze eta irteteak, Euskadi plazatik egingo dira.

Azkenik, 9:30etik 15:30era bitartean, gutxi gorabehera, bidea itxiko da On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian, Moyua plazaren eta Urkixo zumarkalearen artean; han egongo da jarrita helmuga.

Murrizketa horien ondorioz, Bilbobuseko linea gehienetako eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira.