Atzotik aurrera Indautxu kaleak antolamendu berri bat eizango du segurtasuna hobetzeko. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aldaketa handienak izango dira Edukiontziak lekuz aldaketa eta hiri-altzarietako elementuren batzuk ezabapena.

Espazio Publikoko Zuzendaritzak hiri-altzarietako elementuak aztertu ditu, eta arazoak atzeman ditu auzotarrentzat eta kale hori erabiltzen duten pertsonentzat. Arazo horiek ahal bezainbat minimizatzearren, elementuen antolamendu berri bat ezarri du. Horretarako, Bilbao Centro ostalarien eta merkatarien elkartearen laguntza eta lankidetza izan ditu, bai Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen udal saileko Hondakinak Garbitzeko eta Biltzeko Zerbitzuena.

Atzemandako arrisku hori hainbat inguruabarrek eragiten dute, eta kalearen antolamendu berriak zuzendu egin nahi ditu.

Lehenik, bada kale buruan edukiontzi multzo bat (gogoratu behar da Indautxu kaleak ez duela irteerarik). Edukiontziak zeuden moduan, garbiketa zerbitzuen ibilgailuek zail zuten haraino iristea beren lana egitera, maniobra oso zailak egin behar izaten baitzituzten, hala nola atzerantz ateratzea, eta hori arriskutsua zen, zalantzarik gabe.

Hala, bada, egoera ebaluatu ondoren, kendu egin dira edukiontziok, eta zeharka ezarri da multzo bakar bat (paperaren eta kartoien edukiontzia, hondakin organikoena, ontziena eta gainerako hondakinena) kalerako sarreran, Gregorio de la Revilla zumar-kalearekin bat egiten duen lekuan. Lehengo kokalekuan, iglu erako edukiontzi bat baino ez da geratuko, beirarena, dagoeneko Indautxu kalearen hasieran dagoena.

Era berean, hiri-altzarietako elementu guztiak aztertu ondoren, kendu egin dira zakar-ontzi bat eta eserleku bat, atarteetan irisgarritasuna bermatzearren.

Espazio Publikoaren Zuzendaritzaren helburuetako bat da uriko kaleak orokorki aztertzea, eta, beharrezkoa izanez gero, haietako elementuak berrantolatzea, irisgarritasuna eta segurtasuna direla oinarri bakarrak.