Otxarkoagak izango ditu hiru igogailu berri irrisgarritasuna konpontzeko. Zehazki, lanak hasi dira aste honetan eta, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, atozen 13 hilabeteetan amaituko dira. Gainera, obra hauek inguruaren urbanizazio-lan osagarriekin batera egingo dira. Guztira, 1.527.137,41 euro bideratuko ditu Udalak.

Udalak proposatzen duen irisgarritasun-konponbidea, lanak egingo diren ingurutik gertuen dauden atarietako auzotarren onurarako ez ezik, auzotar guztien bizi-kalitatearen onurarako ere izango dira, barne-mugikortasunari lagunduko baitie. Hain zuzen ere, hiru elementu mekaniko horiek ibilbide irisgarri bat bermatuko dute bermatuko dute Langaran kaleko Metro Bilbaoko geltokitik (Otxarkoagako beheko aldean) Arbolantxa zeharkaleko goreneko atarietaraino.

Beira xaflatuz estalitako metalezko egitura izango dute guztiek, eta led proiektoreak erabiliko dira argiztatzeko. Gainera, altzairu herdoilgaitzezko barandak ipiniko dira, igogailuetako pasabideen bi aldeetara dauden desnibeletatik babesteko.

Lanak elkarren segidan egingo dira; horrela, aldi berean egin ahal izango dira inguruaren urbanizazioaren garapena eta lehendik zeuden sareetan egin beharreko lanak. Horrez gain, elementu mekanikoetarako beharrezkoak diren zerbitzuen hartuneak prestatuko dira, bai eta hiri-altzariak berritu ere.

IGOGAILU BERTIKALA TXOTENA KALEKO 4. ZENBAKIAREN ONDOAN

Auzoko behealdean, merkatuko biribilgunetik gertu.

Bi geltoki izango ditu, eta Irumineta kalea lotuko du, 1etik 5era arteko atarietako eta 10. eta 12. atarietako plataformatik hasita, Txotena kaleko 4. zenbakitik 8ra arteko atarietako plataformaraino. Lehendik dagoen ezponda berdean sartuko da egitura, eta, hala, 7,57 metroko desnibela gaindituko da.

IGOGAILU BERTIKALA AUTOBUS-GELTOKIAREN AURREAN (TXOTENA 34)

Igogailu hori Txotena kaleko autobus-geltokiaren eta kale horretako 33. atariaren artean kokatuko da, mailadiaren ondoan.

Bi geltoki izango ditu: bat tartean, atari bikoitietarako sarbidea ematen duen plataformara iritsiko dena, 28tik 32ra; eta, bestea, goiko aldean, atari bakoitietarako sarbidea emango duena, 27tik 33ra. Horrela, 7 metroko desnibelari emango zaio konponbidea.

Jarduketa hori osatzeko, autobus-geltokiaren eta zeharkako aparkalekuaren ingurua berrurbanizatuko da.

IGOGAILU BERTIKALA TXOTENA KALEKO 29. ZENBAKIAREN AURREAN

Hirugarren elementu mekanikoak ia 9 metroko desnibelari emango dio konponbidea, eta bi geltoki izango ditu. Tartekoa, Txotena kaleko 70. zenbakiaren ondoan; eta, goikoa, kale horretako 64., 76. eta 80. blokeetara iristeko.

Gainera, auzoko barne-mugikortasuna hobetzearren, berrurbanizatu egingo da Txotena kalea, 92. zenbakiko atariaren ondoan, eta zirkulazio-plataforma bakarra sortuko da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat. Horrela, orain, espaloia egongo da aparkalekutik kalearen zati horretaraino, eta mesede egingo dio oinezkoen mugikortasunari.