Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, Aste Nagusian ohikoa den feria-atrakzioen antolaketa aldatu behar izan da, atrakzioak eta txurrotegiak barrutika banatuz. Bada, herritarren aldetik izan duten harrera ona kontuan izanda, Bilboko Udalak zortzi barrutietako hamabi tokitan kokatuta dauden atrakzioak datorren iganderarte, irailak 5, luzatzea erabakin egin du.

Zehazki, umeen feria-atrakzio eta txurrotegi abuztuaren hamaseitik aurrera egon dira funtzionatzen, kokaleku hauetan:

  • Lehenengo barrutia: Botikazar Erriberako plaza eta Levante plaza.
  • Bigarren barrutia: Jesus Insausti plaza eta Zurbaranbarri auzoa.
  • Hirugarren barrutia: Kepa Enbeita plaza.
  • Laugarren barrutia: Polboretxebidea eta Basarrate landa.
  • Bosgarren barrutia: Ibaieder parkea.
  • Seigarren barrutia: Indautxu plaza.
  • Zazpigarren barrutia: Errekalde plaza.
  • Zortzigarren barrutia: Zankoeta kaleak eta Sabino Arana etorbideak bat egiten duten lekua eta Azoka plaza.

Udalaren xedea, neurri honekin, hauxe da: ferialarien sektoreari aukera ematea urian jarduera egun gehiagotan egiteko, betiere dagozkion segurtasun-neurriak ipinita, eta uneoro eragotziz pertsonen pilatzeak.

TAO ZERBITZUAK OHIKO ORDUTEGIA IZANGO DU IRAILAREN 1ETIK AURRERA

Bestalde, Bilboko TAO zerbitzuak ohiko ordutegia izango du asteazken honetatik aurrera, irailak 1, urtero bezala abuztuan zerbitzua bertan behera utzi izan ondoren.

Astelehenetik barikura, ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da goizez, eta 15:00etatik 20:00etara arratsaldez.

Zapatuetan, ostera, Bilboko TAO-aren ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da 1, 2, 3, 4 eta 10. eremuetan.