Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa irailaren 1ean hasiko da. Programak, Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio - Ibarrekolanda eta San Frantzisko auzoetara hurbilduko ditu erakusketa ibiltariak. Oraingo honetan, hamar pintura-, argazki- eta bestelako teknika-proposamen izango dira irailetik urtarrilaren hasiera arte, goizez eta arratsaldez.

Aitor Fernández Vázquez (margoa), José Ramón S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaia (argazkigintza), Libres&Sostenibles (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintza), David Santiago eta Juan Tapia eta Francisco Ubillla (argazkigintza), Imanol Marrodan eta “Algunas Mujeres Pioneras” (margoa) eta “Las misiones pedagógicas 1931 - 1936” izango dira udal zentroetan Expobarrutiko programazio berriaren barruan, ikusi ahal izango diren erakusketak.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

Aitor Fernández Vázquez. “Marginal 33” - Margoa

Lan hau bere bizipenen fruitu da, belaunaldi baten eguneroko eszena urbanoaren erretratua ikusgarri egiteko interesaren emaitza. Bere obrak beraien gaiek duten keinu- eta konposizio-gordintasun berarekin tratatzen ditu.

Jose Ramón S. Alzola - Margoa

Gozatu nahi duenari mihisea zeharkatu eta koadroan sartzera gonbidatzen du, itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldetik, portu eta hondartzetatik eta barnealdeko mendi eta baserrietatik paseatzera.

José Vicente Sobradillo - Margo

Ingeniari erretiratua da. Mihisearen gaineko olio-pintura bere pasioa da, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. Asko gozatzen du XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.

Karen Amaia. “Esto no es un árbol” - Argazkigintza

Erakusketa hau Covid19aren pandemiaren konfinamenduan Afrikan zehar egin artistak egin zuen bidaia birtualaren emaitza da. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zituen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela.

Alfonso Moral. “Libre&Iraunkorrak / Libres&Sostenibles” - Argazkigintza

Guatemalako Sololá departamentuan, indarkeria matxista gainditzen duten Kaqchikel emakume indigenek euren alternatiba produktiboak sortu dituzte, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuta.

Sol Agirre. “Ver, Mirar, Observar” - Argazkigintza

Erakusketa hau artisau eta diseinugile anonimoentzako omenaldia da. Beraiei esker, egunero herri eta hirietan zehar ibiltzean ikusten dugunari begiratzeak merezi du.

“Emakume aitzindari batzuen bilduma” - Margoa

IES ERREKALDEBERRI BHI, 4.ko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek, 2020-2021 ikasturtean egin duten erakusketa aurkeztu nahi dute. Erabilitako prozedura eta teknikaz aparte, erakusketa honen helburua da gaur eguneko emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsune garrantzitsuari erantzutea.

BILBOARGAZKI 2021. Argazkigintza

Francisco Ubillla. “Calle” (Premio Sony World Photography Award 2017)

Txileko fotokazetari hau (Santiago, 1981) prentsako, dokumentaletako eta kaleko argazkigintzan espezializatuta dago. Ekitaldietan eta erretratuetan ere badu esperientzia. Diego Portales Unibertsitateko kazetaria da (Santiago, Txile), eta Argazkigintzako masterra da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun Palma de Mallorcan bizi da, eta Associated Press (AP) agentziaren eta El País egunkariaren korrespontsal kolaboratzailea da. Gainera, fotokazetaritzako katedra irakasten du Palma de Mallorcako Alberta Giménez Unibertsitatean.

David Santiago, Juan Tapia. “Pinceladas de luz” - Fotografía

20 iruditan zehar, natura “ikusteko” eta ulertzeko modu bat erakusten digute, pinturaren zazpi korrontetan oinarriturik: inpresionismoa, erromantizismoa, sinbolismoa, surrealismoa, abstrakzioa, espresionismo abstraktua eta minimalismoa.

Imanol Marrodan. “Tantaka. Aske Rot Punkt Art”

TANTAKA boulder-eskaladako espazio-eskultura-arkitektura da. Sortzaileak eta bere semeak osorik eta pertsonalki sortutako esperientzia da. Lan-prozesua bi urte baino luzeagoa izan da. (2019-2021)

“Misio pedagogikoak 1931-1936”

Erakusketa honek ezagutzeko aukera ematen digu, “misio ibiltariak” alegia. Misio hauek, duela 90 urte, hainbat zerbitzu eskaintzen zituzten: liburutegi zerbitzua, herriko museoa, zinemaren eta proiekzio finkoen zerbitzuak, herriko abesbatza eta antzokia, musika zerbitzua eta txotxongiloak. Erakusketa hau Blas de Otero fundazioarekin eta Ikasleen Egoitzarekin batera egin da, ACAMFE (Asociación de Casas-Museo y Fundaciones de Escritores) delakoaren barruan.

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.