Gaur goizean, uztailak 6, Aenorrek UNE 16880 Zerbitzuan bikaintasun-ziurtagiria eman dio Bilbobuseri. Ziurtagiri honek era erabiltzaileei kalitate-estandar handiko zerbitzua eman zaiela egiaztatzen du.

Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak jaso du ziurtagiria, Aenoren Euskadiko zuzendari Luz Emparanzaren eskutik, bihar Bilbobuseko flotan sartuko diren 21 ibilgailu hibrido berrien aurkezpenean. Gainera, Bilbobus udal-garraio publikoko zerbitzuak duela gutxi Aenor UNE 170001-1 ziurtagiria lortu du, bere flotaren irisgarritasun unibertsalagatik. Ziurtagiri horrek egiaztatzen du zerbitzuak gaitasuna duela erabiltzaileak egoera guztietan garraiatzeko.

"Bilbobus garraio segurua, irisgarria, eraginkorra, jasangarria eta kalitatezkoa da. Hala erakusten dute gaur aurkezten ditugun 21 unitateen ezaugarriek eta prestazioek, eta hala egiaztatzen dute AENORen 19 ziurtagiriek ", azaldu du Alfonso Gilek aurkezpenean.

Aenoren Euskadiko zuzendaria den Luz Emparanzak nabarmendu duenez, "Zerbitzuaren bikaitasunaren ziurtapena konbinatzea oso egokia da. Ziurtapen bikoitza honen bidez, bezeroaren esperientzian oinarritutako zerbitzua lortzen dugu, baita oztoporik gabeko eta irisgarritasuna den hiritar guztientzako zerbitzua ere".

Bihar zirkulazioan jarriko diren unitate berriekin, Bilbobuseko historian izan den flotaren berrikuntzarik handiena amaituko da, azken bi urteetan 88 unitate berri sartu baitira. Horrela, bada, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak beste urrats bat eman du Hiri-Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Itunean jasotako konpromisoak betetzeko bidean eta herritarren ongizatea garapen urbanoaren erdian jartzen.

Une honetan, Bilbobuseko flotaren % 65 berrituta dago eta autobusek, batez beste, 3,9 urte dituzte. Udalaren garraio-zerbitzuak 83 ibilgailu hibrido eta 11 elektriko ditu.

IBILGAILU SEGURUAGOAK

Ibilgailu hibrido berriak tamaina desberdinetakoak dira. Horietako 11 12 metro luze dira eta 3 ate dauzkate, eta hirugarren atean ez dago eskailera-mailarik; bilbobus modernoenetako irisgarritasun-baldintzak betetzen dituzte eta, itxura aldetik, gainerako ibilgailuen berdin-berdinak dira: aldea motorrean dago. Beste 10 ibilgailu metro luze dira eta ate bikoak. Guztiek ere beirazko manpara bat dute jarrita, gidaria erabiltzaileengandik banantzeko.

Bilbobus berriek sektoreko azken segurtasun-neurriak dituzte. Adibidez, garapen berri bat dute, sentsoreen bidez angelu hilean dauden beste ibilgailu edo oinezko batzuk detektatzeko eta ohartarazteko balio duena. Bi funtzio nagusi ditu:

  • Biratzeko laguntzailea: pertsonak eta ibilgailuak detektatzen ditu eskuinera egitean, eta ikusmenaren eta eta ukimenaren bidez ohartarazten du gidaria oinezkoak edo txirrindulariak arriskuan daudenean.
  • Errei aldaketarako laguntzailea: gidaria oharatazten du objektu arriskutrsuak daudenean.

Balaztatzeko sistema bat ere badute, mugitzen ari diren oinezkoak eta oztopoak -auto-ilarak, kasu- detektatzeko gai dena. Erabiltzaileek kalterik izan ez dezaten, balaztatze partziala hasten da eta ikusizko eta entzunezko abisua ematen da. Halaber, autobusek atzera-martxako kamera eta suteen aurkako sistema dituzte, gidariaren pantailan adierazita.

Ibilgailu hibridoak direnez, superkondentsadoreak dauzkate, energia bilgailu gisa erabiltzen direnak berreskuratze moduluan, eta, hala, energia aprobetxatzen laguntzen dute, eta, ondorioz, emisioak gutxitzen. Horretarako behar den espazioa txikia da, eta, beraz, ez da galtzen bidaiarientzako eserlekurik barnean.

IRISGARRITASUNA

Bilboko Udala lanean ari da uria irisgarriagoa izan dadin uritar guztientzat. Bilbobusen autobus berriak gidatze optiko-akustikoko sistema batez horniturik daude, eta, berari esker, aiseago izango dute autobusera sartzea itsuek nahiz entzumen urritasuna dutenek. Horrez gain, sistemak badauzka ohartarazpen argi batzuk aurreko atean eta bidaia txartelak emateko eta balioztatzeko makinaren pean. Autobusek, orobat, badituzte Braillez idatzitako sakagailuak eta entzunezko eta ikusizko ohartarazle bat "geraldia eskatua" eta "arrapala eskatua" errotuluekin (euskaraz nahiz gaztelaniaz).

Era berean, Bilbobus berriak mugikortasun urrituko pertsonentzat egokituta daude. Kneeling sistema daukate, errazago igotzeko, eta, erdiko atean, Hübner arrapala elektrikoa eta eskuzko arrapala ere bai, bestearen gainean, LED bandarekin. Gainera, autobusek badauzkate gune bi gurpil aulkientzat gordeak. Gune horiek norakoari bizkarra emanez kokatuta daude, eta badituzte, orobat, ainguraketa gailuak, bermatzeko ohola, alboetako bermalekuak, segurtasun uhalak eta kanpoko eta barneko sakagailuak. Halaber, 4 eserleku daude desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatuta; aurrealdean, daude, ezkerrean, eta tapizeria bereizia dute. Xede nagusia da, uriko pertsona guztien mugikortasuna hobetzeaz gainera, Bilbobus garraio sistema segurua eta irisgarria izan dadila.

Bilbobus berriek pantailak dituzte barruan, bidaiariei multimediako edukia, helmugari eta geralekuei buruzko informazioa eta mezuak emateko. Bilbobus berriek bina gailu dituzte beste horrenbeste telefono mugikor edo tableta aldi berean kargatzeko, bakoitza bina USB atakarekin. Bidaiariak, beraz, USB kable bat eraman eta gailu horretan lotu baino ez du egin behar; gainera, ohiko entxufeek baino lasterrago kargatzen dute.

BILBOBUS ETA KALITATEA

AENOR zerbitzu profesionalen erakundea da, enpresen, sektoreen eta sare ekonomikoaren arteko lehiakortasun-arrakalak identifikatzen eta zuzentzen laguntzen duena. Aenor ziurtapenen erakunde liderra da Espainian.

Une honetan, Bilbobusek 19 ziurtagiri ditu:

  • UNE EN ISO 9001, Kalitatearen kudeaketa
  • UNE EN ISO 13816 Araua, kontratuei buruzkoa
  • UNE-ISO 39001 Araua, "Bide-segurtasuneko kudekateako sistemak"
  • UNE-ISO 22320 Araua, "Larrialdien kudeaketa"
  • Enpresa osasuntsuaren eredua (ALSA)
  • UNE 19601 Araua, "Compliance Penal kudeaketa sistema" delitoen prebentziorako.
  • UNE 170001-1 Araua, "Irisgarritasun unibertsala"
  • ISO 45001 Araua, "Laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa-sistemak"
  • EFR Ziurtagiria-Familiez arduratzen den enpresa, MásFamilia-rena (ALSA)
  • UNE EN ISO 14001 Araua "Ingurumen arloko kudekatea-sistema"
  • UNE-EN ISO 50001 Araua, "Energiaren kudeaketa-sistemak"
  • UNE-EN ISO 14064 Araua, "Negutegi-efektuko gasak"
  • IQNet SR10 Araua, "Erantzukizun sozialeko kudeaketa-sistema"
  • ALSAren jasangarritasun-memoriaren ziurtagiria, GRI estandarraren arabera
  • EFQM Bikaintasuneko eredu europarra
  • Aenorren UNE/CEN-TS 16880 Araua, bezero-esperientziari eta Customer Delight-ereduari buruzkoa.
  • UNE 93200 Araua, Zerbitzuen agiriei buruzkoa
  • UNE-ISO 10002, erakundeetako kexen tratamendurako jarraibideak
  • Covid-19aren aurrean jarduteko Aenor protokoloa

Guztien artean, Bilbobusek pandemia hasi eta berehala autobusetan segurtasuna bermatzeko garatu zuen protokoloa nabarmentzen da. Adibidez, autobus barruetako airearen kalitatea hobetzeko, bilbobusek aire-arazgailu batzuk daramatzate, birusak (SARS-CoV-2 barne), mikroorganismoak, germenak eta alergenoak kentzen dituztenak, eta usain txarrak saihesten dituztenak. Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, Bilbobus izan zen covid-19ren aurkako kudeaketa-protokoloetan Aenor ziurtagiria lortu zuen EAEko lehen hiri-garraioko operadorea. Horrela, egiaztatuta geratu da udal zerbitzua covid-19ari aurre egiteko protokolo egokiak aplikatzen ari dela eta bere zerbitzuak higiene- eta osasun-berme handienekin egiten direla.