Astelehen honetan, ekainak 28, Bilboko Udalak martxan jarriko du Bilboko Kalealdia - Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdiaren edizio berria. Hala, uztailaren 3ra arte, uriko kaleak kulturarekin erlazionaturiko ekintzaz beteko dira. Programatutako saio gehienak doakoak izango dira.

Kultura eta arte eszenikoen diziplinak dira 2021 honetan ikuskizunen antzezpen hutsetik haratago doazen proposamenei lekua ematearen alde egiten duen programazioaren protagonista.Horrela, plaza eta parkeek apaindura- eta arte-instalazioak edo bitartekaritza-prozesuekin zerikusia duten esku-hartze artistikoak izango dituzte, eta ez dira faltako dantza, zirkoa edo antzerkia bezalako diziplinak ere.

Jaialdiko proposamenak bederatzi agertokitan ikusi ahal izango dira, hirian zehar banatuta: Casilda Iturrizar parkean, sei kokapenekin; gainera, Arriaga plazan, Areatzako kaian, Gasaren plazan, Areatzako aterpeetan, Bizkidetasun plazan, Epalza kalean eta Bizkaia Aretoa UPV/EHU-n.

ESTRENALDIA: ASTELEHENA 28

Bilboko Kalealdia astelehen honetan, hilak 28, Casilda Iturrizar parkean jarriko da martxan, eta hori izango da agertoki nagusia asteazkenera arte (hilak 30). "Boni" eta Juan Palomoren proposamenekin eta Karakoil Production-en "El jardín de las mil y unas noches" instalazio artistikoarekin inauguratuko da, 17:00etan.

Bertatik, lehen eguneko arratsaldean, Rojo Telón, Delá Praká CÍA., Jean Philippe Kikolas eta Maite Guevara konpainiak igaroko dira.

Ikuskizunei eta konpainiei buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.

12 EUSKAL KONPAINIAK

Azken hilabete hauetan egindako lanaren ildotik, Bilboko Kalealdia euskal konpainiek programazioan parte hartzearen alde dago. Kartela osatzen duten 28 konpainietatik 12 euskaldunak dira, jaialdiak tokian tokiko kulturari ematen dion babes argiaren erakusgarri.

Konpainiak honako hauel dira: Rojo Telón, Maite Guevara, "Boni" eta Juan Palomo, Amaia Elizaran, Hortzmuga Teatroa, La Pez Konpainia, Malas Compañías Zirko Taldea, Harrobi, Eva Guerrero CIA, Deabru Beltzak, Kolektivo Konika eta Ertza.

Horiekin batera, Bizkaiko hiriburura etorriko dira nazioarteko 9 konpainiak —Frantzia, Portugal eta Brasiletik— eta Andaluziatik, Kataluniatik, Gaztela eta Leondik eta Madrildik ere.

GONBIDAPENAK ETA SARRERAK

Jaialdiko proposamenetako batek bakarrik beharko du sarrera: Jean Philippe Kikolasen "Calor" ikuskizuna. Honek jada sarrerak salgai ditu 3 eurotan. Bildutako guztia ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango zaio.

Bilboko Kalealdiaren gainerako programazioa doakoa da, baina esteka honetan eskuragarri dagoen gonbitetako bat beharko da, emanaldi bakoitza hasi baino 48 ordu lehenagotik lortu ahal izango dena.

SEGURTASUN NEURRIAK

Sarrera mailakatua izango da, eta jarduera bakoitza egiten den espaziora sartu ahal izango da jarduera hasi baino 30 minutu lehenago. Eserlekuak banakakoak izango dira, eta sarreraren unean esleituko dira.

Debekatuta egongo da areto barruan jatea, edatea eta erretzea, eta ikuskizuna hasten denean ezin izango da sartu. Hori amaitzean, hustea mailaz maila egingo da, antolatzaileen jarraibideak jarraituz. Segurtasun-distantzia bermatuta egongo da uneoro.

#UDAKALEAN

Bilboko Udalaren #UdaKalean ekimenaren bidez, hiria adin eta gustu guztietako bilbotarrentzat diseinatutako proposamen berritzaile, entretenigarri eta freskoz beteko da.

Udalak aisialdi eta kultur eskaintza irisgarria eta kalitatezkoa prestatu du uztail, abuztu eta irailerako, antzerkia, musika, zuzeneko arteak, magia, clown edo bisita gidatuekin, besteak beste.