Gaur goizean

Bilborockek osasunari eta adizkioei buruzko jardunaldia jaso du

25.05.2021 | 18:28
Bilborocken ospatu den 'Osasunari eta Adikzioei buruzko Jardunaldia: Elkarri Laguntzeko Taldeak adikzioen errekuperazioan' jardunaldia.

BILBO. Gaur goizean, maiatzak 25, osasunari eta adikzioei buruzko 'Elkarri Laguntzeko Taldeak adikzioen errekuperazioan' izeneko jardunaldia ospatu egin da Bilborocken. Bertan, hainbat adituk eta Elkarri Laguntzeko Taldeetako (GAM) hainbat pertsonak hartu dute parte.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak ireki du jardunaldia Bilborock aretoan eta bertan aitortu eta zabaldu nahi izan du Elkarri Laguntzeko Taldeek Bilbon adikzioak dituzten pertsonak eta haien familia-ingurunea berreskuratzeko egiten duten lana. Halaber, gogorarazi duenez, "adikzioak dituzten pertsonei gizarteratzeko eta prozesua erraztuko dieten programak sustatzea Bilboko Udaleko Adikzioen 5. Tokiko Planaren lehentasunetako bat da".

Bere izenean eta Bilboko Udaleko Osasun Sailean lan egiten duten pertsona guztien izenean, Yolanda Diezek konpromisoa hartu du "profesionalei beharrezko tresna guztiak ematen jarraitzeko, beren lana ahalik eta modu osasungarri eta eraginkorrenean egiten jarrai dezaten". Halaber, "behar duten guztiei babesa ematen jarraituko dugu", azpimarratu du.

Pagazaurtundua hari-laukoteak girotutako jardunaldian hizlari batzuk izan dira, hala nola Rodrigo Oraá Gil, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Adikzioen Osasun Zerbitzuko Burua eta Ana Estévez Gutiérrez, Deustuko Unibertsitateko Psikologian doktorea. Bilboko Adikzioen Elkarrekiko Laguntza Taldeetan berreskuratu diren hainbat pertsonak ere parte hartu dute ekitaldian.

Amaitzeko, Estíbaliz Pombo Labrador psikologoak GAMetako batean izandako esperientzia azaldu du.

noticias de deia