BILBO. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratutako 'Mugikorrak zurrumurruen kontra - Dibertsitatearen alde, diskriminazioaren kontra' izeneko kanpaina jarri du martxan Bilboko Udalak, zurrumurruen kontrako proiektuaren balioak eta edukiak lantzeko helburuarekin. Proiektua hau ikus-entzunezko erronka bat da.

Gazteek bideo bat eginez parte hartuko dute, zeina gutxienez bi minutukoa izan beharko baita, eta gai hauen ingurukoa: bizikidetza; kulturartekotasuna; kultur, erlijio edo hizkuntza dibertsitatea; arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurruen kontrako borroka; errespetua, elkarrizketa, dibertsitatearen abantailak eta ekarpenak.

"Ikus-entzunezko Challenge" honek hiru kategoria proposatzen ditu: dantza, musika eta film laburrak, eta interesdunek maiatzaren 15era arte izango dute epea lanak helarazteko.

Informazio gehiago esteka honetan.

ZURRUMURRUEN AURKAKO ESTRATEGIA

Bilboko Udalak 2013tik lantzen du Zurrumurruen kontrako proiektua, non hainbat jarduera jasotzen baititu, formazioaren eta kontzientziazioaren ingurukoak. Estrategia horren ekimenen artean daude tokiko agenteen sarea, formazio-prozesuetan parte hartzen duten eta auzoetan ohartarazpen- eta informazio-kanpainak egiten dituzten agenteena.

Estrategia hori Garapen Inraunkorrerako Helburuekin (GiH) dago lotuta, zeintzuk NBEk onartu baitzituen 2015ean; hain zuzen, honako gai hauekin zerikusia dutenekin, 2030 Agendaren oinarri baitira: desberdintasunak gutxiagotzea eta bakea eraikitzea; justizia eta erakunde sendoak sustatzea. Horrez gain, proiektua bat dator Bilboko Balioen Agiriarekin.