Larunbatean

Formula Studen ibilgailuak Bilboko kaleetatik ibili zen

21.04.2021 | 04:00
Formula Student ibilgailua, Bilboko kaleetatik.

BILBO. Joan den larunbatean, apirilak 17, Formula Student Bizkaia taldearen ibilgailua ibili zen Bilboko kaleetan zehar. Ibilbideak 30 bat minutu iraun zuen, eta Sabino Arana, Kale Nagusia, Albia lorategiak eta Bilboko udaletxea "bisitatu" zituen, batik bat.

Formula Student Bizkaia proiektuaren lehiaketarako ibilgailu elektrikoak hiriko kale nagusiak zeharkatuko zituen. "Driving Bilbao" ekimena 2015az geroztik egiten da, UPV/EHUk azaroan antolatzen zuen Zientzia Astearekin bat eginez. Covid-19aren pandemiak eragindako murrizketen ondorioz, 2020n data urte honetara aldatzea erabaki zen.

2006an sortutako Formula Student Bizkaia irakaskuntza-proiektuak Formula motako monoplaza diseinatzeko eta eraikitzeko erronka planteatzen die bertan parte hartzen duten ingeniaritzako ikasleei. Proiektu hori Silverstoneko eta Bartzelona-Kataluniako zirkuituetan egiten diren nazioarteko Formula Student ekitaldietan lehiatzen da, mundu osoko 100 unibertsitate baino gehiagoren kontra. Proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolako 78 ikaslek eta 4 irakaslek osatzen dute.

Bizkaiko hiriburuko kale nagusietatik zirkulatu zuen Formula Student Bizkaia monoplaza, munduko unibertsitate-lehiaketarik ospetsuenetako batean parte hartzeko UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan egingo den hamabosgarrena da. Formula Student ekitaldiak nazioarteko unibertsitateetako ikasleen arteko ingeniaritza-lehiaketa garrantzitsuenak dira, eta mundu osoko 100 taldetako 3.000 ikasle baino gehiago biltzen dituzte.

FSB2021 prototipoa monoplaza elektriko bat da (80 kW). Ezaugarri hauek ditu: 22 kilometroko autonomia potentzia osoan; atzeko trakzioa motor elektriko bikoitz bidezkoa; monokaskoa eta karbono-zuntzezko pack aerodinamikoa; 212 kilogramoko pisua; 107,5 kilometro orduko puntako abiadura; 3,8 segundoko azelerazioa orduko 0kilometrotik 100era; eta wifi bidezko telemetria.

Aurreko FSB2020ren teknologian oinarritzen da, nahiz eta hainbat arlotan hobekuntzak dituen: txasisa eta aerodinamika batera diseinatu dira kurbetan heltzeko gaitasuna maximizatzeko; esekidura karbono-zuntzez egin da pisua murrizteko eta gidatzeko orduan erraztasunari eusteko; baterien packa optimizatu egin da, tamaina eta pisua txikituz eta paketatzea trinkotuz; eta, azkenik, balaztatzean energia berreskuratzeko sistema bat txertatu da.

noticias de deia