BILBO. Astelehen honetatik aurrera, abenduak 21, #BilbaoGabonak ekimenaren barruan antolatutako bederatzi ekintza berri gozatu ahal izango dituzte bilbotarrek. Egitaraua zabala da, adin guztietarako ekintzak ditu eta hain berezia den garai honetan aisialdirako proposamen ugari dakar.

Hona hemen Bilboko Udalak antolatutako programazioa, #BilbaoGabonak ekimenaren barruan, barrutiz barruti:

1. BARRUTIA - DEUSTU

DEUSTUKO UDALTEGIA

  • Abenduaren 22a, asteartea, 18:00etan.

Sei urtetik gorakoek hitzordua dute David Blanco magoarekin eta haren "Mister Blancoren misterioak" ikuskizunarekin: magia ikuskizun bat da, hainbat sketch-ez osatua, zentzumenen bidez (ikusmen, usaimen, ukimen...eta abarren bidez) zirrara eragin eta irudimeneraino iristeko, alde batera utzi barik umorea.

2. BARRUTIA - URIBARRI

UDALETXEKO ARGIAK

Urtarrilaren 6ra arte, domekatik eguenera, 18:00etatik 22:00etara, eta 23:00etara arte ere bai barikuetan, zapatuetan eta jai bezperetan. Bilboko Udaletxe inguruak Gabonetako posta txarteletako irudi bihurtuko dira, sare sozialen bidez argitara emateko. Udaletxearen aitzindegiaren argiztapena berritu egin da, eta udaletxearen inguruan badira 14 metroko zuhaitz bat, Gabonetako bola apaingarri itzel bat eta Bilboko ezaugarria den baldosa berri bat. Handik gertu, Areatzako baso magikoa egongo da kokatuta, ehun urte baino gehiagoko 120 zuhaitzekin, urre kolorez jantziko direlarik, girlanda eta errezel eiteko ehunka led argiz argiztaturik. Halaber, balea urrekara handia ere ipini da, sei metro garai eta hamabi metro luze eta hiru metro zabal dena, Areatzako aterpeetan.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

  • Abenduaren 21a, astelehena, 19:00etan.

Bidebarrieta Kulturgunea hautatu du Marisa Amigok bere ipuin-liburu berria aurkezteko: "El misterio del cisne negro. Rara Avis". Ikuskizuna ikusi ahal izateko ezinbestekoa izango da sarrera bat atxikitzea hemen. Egungo egoeran ezarri beharreko neurri sanitarioak direla eta, aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, ikusleei beren jarlekuetara laguntzeko. "El misterio del cisne negro. Rara avis" ikuskizunean, protagonistek antzinako karta bat eta "RARA AVIS" berba misteriotsuak daramatzan marrazki bat beste arrastorik ez dute izango beltxarga beltzaren misterioa argitzeko. Javier, Grabriele, María, Noam, Kirsten eta Pablo ikertzaile nekaezinak dira, ordea, eta marrazkiaren hizki arraro horiei jarraituz, Bilboko Urian eta hango elizarik enigmatikoenetan ibiliko dira ezkutuko arrastoen bila, aspalditik gordetzen baita haietan Rara Avis delakoaren misterioa.

  • Abenduaren 22a, asteartea, 19:00etan.

Fetén Fetén taldeak, bere laugarren lana argitaratu eta gonbidatu gisa parte hartu ostean Fito & Fitipaldis taldearen eta Jou González Docto Deseo taldeko saxofoi-jotzaile eta klarinete-jotzailearen itzulian, Bidebarrietara ekarriko du musika-proposamen berebiziko, fresko eta indartsu hau, joan den udan Münster-ko Summerwinds jaialdian arrakasta handia bildu zuena. Hitzordu honetarako sarreren prezioa 5 euro izango da, eta salgai daude helbide honetan. Jorge, Diego eta Jou hirukoteak gonbidapena egin die ikusleei bidaia dibertigarri batean joan daitezen Feténen munduan zehar, ustekabez betetako kontzertu batean, non, ohiko musika-tresnen eta ohiz kanpoko musika-tresnen bitartez, zirrara eragingo baitute, hunkiaraziz eta barre eraginez ume zein helduei.

BILBAOARTE

  • Abenduaren 21a, astelehena, 19:00etan.

BilbaoArte Fundazioak "Extimidades" hitzaldia eskainiko du, Jessica Llorenteren eskutik. Informazioa hemen eskura: bilbaoarte.org

  • Abenduaren 22a, asteartea, 19:00etan.

BilbaoArte Fundazioan hitzaldi bat izango da, "Yo te contaré una enfermedad a sueldo: violencia administrativa, segregación política y el silencio social en el cine contemporáneo". Informazioa hemen eskura.

GIZAKUNDE ELIZA

  • Abenduaren 22a, asteartea, 19:00etan.

Bilbao Musikak Bilboko Txistularien Udal Bandaren kontzertu bat eskainiko du abenduaren 22an. Txistularien Udal Banda, Bilbao Musikako Ahotsak abesbatzarekin batera arituko da Gizakunde elizan, 19:00etan, eta sarrera dohainik izango da, gehienezko kopurua bete arte.

ARRIAGA ANTZOKIA

  • Abenduaren 26a eta 27a, 19:00etan.

Abenduaren 26tik 28ra, udal antzokian, Molière-ren Anfitrión antzezlan klasiko handiaren hiru emanaldi izango dira, oso modu jostagarriak emanik, Juan Carlos Rubiok egindako egokitzeari esker. Rubiok berak zuzentzen du lan hau, eta aktore eta aktoresa oso ospetsuak izango ditu antzezle, Pepón Nieto, Toni Acosta, Fele Martínez, Paco Tours, Dani Muriel eta María Ordóñez, besteak beste. Sarrerei buruzko informazio guztia hemen duzue eskura.

7. BARRUTIA. ERREKALDE

ERREKALDEKO UDALTEGIA

  • Abenduaren 22a, asteartea, 18:00etan.

Zirkodomok eta Artekale elkarteak "Neguko zirkua" eskainiko dute, Gabonetako ikuskizun bat, Europako Gabonetako zirku usadiozkoen erakoa: aireko saio zorabiagarriak oihalez eta trapezioz baliatuz, Hula Hoop hipnotikoak, erreboteko pilotak, minitranpeko jauzien saio dibertigarri bat, akrobaziak bikotean eta Cyr gurpilarekiko saio harrigarri bat, miraz gozatzeko.

SARREREN SALMENTA

Udaltagietan sarrerak atxikitzeko, telefono-zenbaki hauetara deitu behar da: 688 603 737 telefono-zenbakira, 1etik 4ra arteko barrutietakoek, eta 671 559 937 telefono-zenbakira, 5etik 8ra arteko barrutietakoek.

Sarrerak goizeko 10:00etatik aurrera atxiki ahal izango dira, emanaldia izango den egunean bertan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagora arte.

#BILBAOGABONAK

Aisialdia eta kultura barra-barra izango dira Gabonetan, Udalaren #BilbaoGabonak ekimenari esker, zeina ikus-entzule guztientzako eta gustu guztietarako pentsatua baita.

#BilbaoUdazkena2020 ekimenak dakartzan plan guztietan beteko dira osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak, eta zorrotz aplikatuko dira gomendioak, dela kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari buruz, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei buruz, nahiz espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko gehienezko pertsona kopuruari dagokienez. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da #BilbaoGabonak egitasmoko ekitaldi guztietan.