BILBO. Bilboko 166 klub, elkarte eta kirolarik Udalak eskainitako nolabaiteko dirulaguntzak jaso dituzte aurten, Bilbao Kirolaken bidez. Guztira, Bilboko Udalak 534.395 euro bideratu egin ditu urian kirola eta jarduera fisikoa sustatzea helburu duen ekimen horretara.

Aurreko urteetan legez, dirulaguntza horiek sei arlotan banatzen dira, helburu hauek dituztenak: Bilbon kirola bultzatzea, kirol guztietako klubak, eskolak, elkarteak edo banako kirolariak sustatzea, emakumeek kirolean parte hartzea bultzatzea, dibertsitate funtzionala duten pertsonak integratzea, kirol egokitua sustatuz, eta hirian kirol ekimenak bultzatzea.

1. ARLOA: KIROL KLUBEI, ELKARTEEI ETA ERAKUNDEI LAGUNTZEA

Ekitaldi honetan 46 dirulaguntza eman dira, 13-19 urte bitarteko kirolariak izan (Bilbao Kirolak-eko abonatuak direnak) eta eskola arteko ligetan eta liga federatuetan diharduten Bilboko klub eta elkartzeentzat. Kirol diziplina guztiak hartzen ditu lerro honek, eta berezitasunak jasotzen dira gutxiengoan dauden kiroletarako eta joan-etorrietarako.

Guztira, arlo honetan 136.383 euro banatu dira 14 kirol modalitatetan. Futbola da pisu gehien duen kirola: dirulaguntza guztien % 43. Bigarren, gimnasia erritmikoa, eta gero eskubalioa (% 15,9 eta % 15,6, hurrenez hurren). Beste kirol batzuei ere dirulaguntzak eman zaizkie: hockeya, saskibaloia, tenisa, errugbia, igeriketa, beisbola, taekwondoa, areto-futbola, atletismoa, mahai-tenisa, borroka eta samboa, ziklismoa, esgrima, irristaketa artistikoa eta saskibaloi egokitua.

Kopuru horretatik, 15.793 euro joan-etorriak egiteko izan dira, areto-futboleko, hockeyko, futboleko, eskubaloiko, errugbiko, saskibaloiko, beisboleko, gimnasia erritmikoko, irristaketa artistikoko, saskibaloi egokituko eta borrokako klubentzat, hain zuzen ere.

2. ARLOA: PARTAIDETZAKO PROGRAMAK ETA KIROL EKITALDIAK

Aurten, Bilboko Udalak 11.316 euro erreserbatu ditu guztiok parte hartzeko moduko kirol bat egiteko, eta jarduera osasungarriak, integratzaileak eta jarraikakoak garatzeko; guztira, 14 ekimen izan dira. Arlo honen barruko programen artean, aipatzekoak dira baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen artean eta arrisku-egoeran dauden gazteen eta adin txikikoen artean kirola sustatzeko egin diren programak.

3. ARLOA: KIROL-EKIMENAK

Hirugarren arlo honen helburua da kirola eta uria sustatzen duten kirol ekitaldi puntualak egiteko dirulaguntzak ematea. Eragina urian izan duten 12 kirol-jarduera egin dira 2020an Bilboko udalerrian, eta 28.636 euro jaso dituzte. Atletismoko probak, txirrindularitzako lasterketak, dantza lehiaketak eta beste kirol batzuetako txapelketak eta lehiaketak izan dira.

4. ARLOA: EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA KIROLEAN

Bilboko Udalak 78.959 euro erabili ditu emakumezkoen kirola sustatzen duten eta emakumeek kirol esparru guztietan parte har dezaten sustatzen duten kirol programak gauzatzeko; 35 programa, ekitaldi eta klub izan dira.

Batetik, 13 urtetik gorako emakumezkoek osatutako taldeak dituzten klubentzat 32 dirulaguntza eman dira, 43.000 euro. Bestetik, zuzendaritza osoa emakumezkoek osatuta duten hamabi klubi, eta zuzendaritzaren erdia baino gehiago duten hamalauri ere eman zaie laguntza.

Era berean, Bilbon neskato eta emakumezkoen kirola bultzatzea helburu duten programek 10 dirulaguntza (19.959 euro) eta Bilbon emakumezkoen kirola sustatzeko egin diren programek 2 dirulaguntza (6.000 euro) jaso dituzte.

5. ARLOA: KIROL EGOKITUA BABESTEA

Urian kirola egitea sustatzeko dirulaguntzen artean, Bilbao Kirolakek 20.100 euroko partida onartu du kirol egokitua bultzatzeko. Aniztasun funtzionala duten pertsonez osaturiko talde eta klubetarako, aniztasun funtzionala duten kirolari indibidualentzat, kirol egokitua balioan jarri eta ikusgarritasuna ematen dioten programa eta kirol ekitaldietarako dira laguntzok. Atal honetan, kirol egokituan lehiatzen diren 23 kirolarik eta 3 erakundek jaso dute dirulaguntza.

6. ARLOA: DIRULAGUNTZA IZENDUNA ETA GUTXIENGOAREN KIROLA SUSTATZEA

2020an 259.000 euro eman ziren bilbotarren artean kirola eta kultura fisikoa sustatzeko batetik, eta gutxiengoen kirolak bultzatzeko bestetik.