Arratsaldeko 17:10ean

Óscar Martínezen 'Amigo' filma proiektatuko da Azkuna Zentroan

09.11.2020 | 16:23
'Amigo' filmaren kartel ofiziala.

BILBO. Gaur, hilak 9, arratsaldeko 17:10ean, Azkuna Zentroak Óscar Martínez zuzendutako 'Amigo' filmaren proiekzioa jasoko du. Sarrerak 5 euroko prezioa du, baina FANT jaialdiaren barruan antolatuta dagoenez, jaialdiko bonua erabili ahal izango da filma ikusteko.

'Amigo' filmak (Óscar Marín da zuzendaria) kontatzen du nola, istripu larri baten ostean, Davidek bere etxean hartuko duen Javi bere laguna. Alta, bien arteko liskarrak aurki agertuko dira, eta agerian jarriko dute harreman pozoitu eta hilgarri bat, gertuago dagoena eromenetik biek itxuraz duten adiskidetasunetik baino.

Hau da Óscar Martín madrildar zuzendari eta gidoilariaren lehen film luzea; 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoen munduan, eta era askotako formatuekin lan egin izan du: publizitatea, film laburrak, dokumentalak eta bideoartea, besteak beste. Gainera, El Ojo Mecánico ekoiztetxea sortu zuen Elena Muñozekin batera.

SEGURTASUN PROTOKOLOA

Euskadin une honetan daukagun egoera sanitarioa dela-eta, FANT jaialdiak online eskainiko du programazioaren zati bat. Era horretan, jaialdiak online plataforma bat eskainiko du nahi dutenek jaialdiaren programazio estekaren bidez gozatu ahal izan dezaten.

Zinemetan ere jaialdia ahalik eta seguruen ospatu dadin, FANT jaialdiak mugatu egin du edukiera aretoetan, % 50era arte, eta ikusleei higiene eta segurtasun neurririk zorrotzenak eskainiko dizkie: hogeita hamar minutuko tarteak egingo dira saioen artean, areto bakoitza aireztatu eta desinfektatzeko. Gainera, maskarak nahitaez erabili beharko dira eta ikusleen artean segurtasun tartea bermatuko da, eta gel hidroalkoholikoa izango dute eskura.

Gainera, gonbidatuen, profesionalen, antolatzaileen eta ikusleen osasunerako arriskua ahalik eta txikiena izan dadin, FANT jaialdiak bertan behera utzi ditu Euskaditik kanpoko profesionalentzako gonbidapenak.

Egitarauan ere aldaketak egin dira. Murriztu egin da saioen kopurua, eta aurreratu egin da lehenengo saioaren ordua, 15:00era; 21:00ak baino lehen amaitzeko. Bestalde, bertan behera utzi da amaierako gala, azaroaren 12rako ezarrita zegoena, eta baita ere Alhondigako Golem aretoetako 2.ean 20:45erako programatutako saioak.