BILBO. Andoni Euba artistaren horma-irudi batek emangio dio amaiera 'Aretxaga-Miribilla' espazioaren eraldaketa artistikoari. Eubaren lana espazio honetako zortzigarren mural mugikorra izango da.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako inguruak pintura-lan berri bat estreinatu du egunotan, bi urte geroago finkatutako proiektu horri esker, artea eremu horretan kohesiorako eta hiri-birgaikuntzarako tresna gisa erabiltzearen adibide gisa.

"Kaik bere burua arkulari imajinatzen, Lascauxetik Shambhalaren profeziara" du izena horma-irudi berriak, eta gaur egungo gazte baten irudiaren modernitatea mistizismo kutsu batekin edo labar-pinturaren izaera atabikoaren oroitzapenarekin lotzen du.

ESPAZIOA ARTEAREN BIDEZ ERALDATUZ

Artea errealitateen elementu eraldatzaile gisa erabiltzeko helburutik abiatuta, ekimena osatu duten horma-irudi guztiek olio-pinturak izatearen berezitasuna dute, eta, uneoro, ikusgai dagoen espazioak izaera desberdineko bi lan ditu: estatiko bat eta mugikor bat.

Horma-irudi iraunkorraren neurriak 3,8 x 3,8 m dira: irudia horman bertan margotuta dago, eta "Arranoak Vs Dronak" izeneko eszena bat agertzen du, irudi garaikide bat, bi elementu txit desberdinen arteko gatazka eta bizikidetza adieraziz, alegia, natura alde batetik, eta aurrez aurre, gizakia eta teknologia berriak. Gainera, guneak badu horma-irudi mugikor "instalatu" bat ere, zeina aldatu egingo baita, harik eta guztira 8 margolan izango diren arte, horretarakoxe sortuak.

2017ko maiatzean, Udalak bere oneratu egin zuen inguru hura, guztiz oinezkoentzako bihurtuz, eta Miribilla kalearen berritze osoa eragin ere bai, milioi erdi euro ipinita. "Aretxaga-Miribilla" gunea sortu zelarik 2018ko martxoan, eraldatze hori burutu egin zen, gune bakan eta nortasun oso bereziko bat sortuz.

Proiektu hau Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetarako 'Auzokizuna 2020' Jarduera Plan Bateratuaren barruan doa, eta inguru hartako bizi kalitatea eta bizikidetza hobetzeko xedea du.

ANDONI EUBA (BILBO, 1962)

Bilbon jaioa, 1962an, Andoni Euba arte ederretan lizentziatu zen EHUn, 1985ean; urte horretan, hirugarren saria lortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea lehiaketan. Sariak eta bekak lortu izan ditu harrezkeroztik bere ibilbidean, eta 1994an Donostiako San Telmo museoan erakusketa bat egin ondoren, San Frantziskora alde egin zuen (AEB), eta 10 urte eman han bizitzen. Gainera, New Yorken ere lan egiten du.

Bilduma publiko askotan daude haren lanak, honako hauetan, besteak beste: Bilboko Arte Ederren Museoa, Gasteizko Artium Museoa, Donostiako San Telmo Museoa edo Iruñeko Nafarroako Museoa; Eubak Madrilgo ARCOn ere (Arte Garaikideko Nazioarteko Feria) maiz erakutsi izan ditu lanak, eta erakusketa kolektiboak egin izan ditu nazioartean urteetan zehar.