BILBO. Datorren igandean, urriak 4, arratsaldeko 19:00etan, Bilbok The Walk On Project Fundazioak antolatutako Estropatada ekimenaren zortzigarren edizioa jasoko du, urtero bezala, koronabirusaren pandemiak eragindako moldaketak kontuan izanik. Gaur, irailak 29, ekitaldi honen aurkezpena egin da Itsasmuseumean.

Estropatadaren aurtengo edizioan, gaixotasun neurodegeneratiboen inguruko sentsibilizaziorako eta gaixotasunen aurka borrokatzeko kanpainaren garrantzia nabarmendu nahi da, osasun-ikerketarekiko gaur egungo sentsibilizazio bereziko testuinguru honetan garatzen baita.

Parte hartzeko txartelak, salgai egongo dira hemen: webgunea (wopato.com), behin-behineko WOP denda (Iparragirre 31), Eroski, El Corte Inglés eta Bilboko hainbat saltoki.

Iazko lasterketan pinuetako pinaburu geolokalizatuak erabili ziren plastikozko ahateak ordezkatzeko. Horrela, ingurumenarekiko konpromiso handia erakutsi zuen Fundazioak. Aurten, Euskalduna zubitik botako dira, eta Deustuko zubira iritsi beharko dira. Esatari batek emango du lasterketaren berri, eta zuzenean ikusi ahal izango da WOPen eta Estropatada-ren YouTube eta Facebook sare sozialetan.

EGOERA BERRIA, "EGOKITUtA"

Aurkezpena gaur goizean egin da, Bilboko Itsasmuseumaren zabaldegia. Bertan, hauxe nabarmendu du Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok: «Estropatada gure hiriaren ikurra da, bilbotarrok gehien maite dugun ekimenetako bat, eta, nola ez, horren zain egoten gara. The Walk On Project ekimena balio sozialen zerbitzura dago, eta Bilbo hiriak ere bere egiten ditu balio horiek». Besteak beste: «Bilboko Udalak gure hiria dinamizatzen lagunduko duten ekitaldiak berraktibatzeko duen konpromisoa, testuinguru berri honetan eta, betiere, euste-neurri guztiak mantenduz».

WOPen sortzailea den Mikel Renteriak, bestalde, hauxe azpimarratu du: «Hilabete hauetan ziurgabetasun-uneak izan ditugu, baina hauxe dugu argi: WOPek asko du helarazteko, zientzia-ikerketak inoiz baino zentzu handiagoa duelako orain». Estropatada gizartea sentsibilizatzeko aldez aurretik egiten den kanpaina baten emaitza da, eta «iraunaldi eta garrantzi bereziak ditu. 'Egokitzen ari gara'; beraz, osasun publikoko eskakizunen arabera, ezin dugu betiko jaia ospatu». Dena den, honako hau gogorarazi nahi dute antolaketatik: «Argi daukagu, proiektu honi bizitza eskainiko diogu beti: gaixotasun degeneratiboak desagerrarazi nahi ditugu. Orain ondo dakigu ikertzea inoiz baino beharrezkoa dela; izan ere, gaixotasunak dira gure gizartea sufriarazten duten arrazoi nagusietako bat (alzheimerra, parkinsona, leukodistrofiak, esklerosia€)».

Hauexek dira Estropatada WOP 2020 ekimenaren babesleak: Bilboko Udala, Toyota Japancar, Yimby, Surne, El Correo, BBK eta López Landa. Laguntzaileak: Itsasmuseum, Bilbobentura, Sarenet, Urgarbi eta Euskaltel. Bestalde, honako hauek lagunduko dute txartel-salmenta egiten: El Corte Inglés, Eroski eta Bilbao Centro.

WOPek jarduera guzti-guztien (Estropatada, kontzertuak, kirol-probak, jaialdiak, produktuak saltzea...) etekin guztiak bideratzen ditu gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapiak ikertzeko. Orain arte 400.000 euro baino gehiago bideratu dituzte gaixotasun neurodegeneratiboen aurka borrokatzeko nazioarteko hainbat proiekturekin.