18:30ean eta 20:00etan

Bilboko Orkestra Sinfonikoak Azkuna Zentroan joko du gaur

20.08.2020 | 13:42
Ikusleak, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren emanaldi batean.

BILBO. Bilboko Orkestra Sinfonikoak bi emanaldi eskainiko ditu gaur arratsaldean, hilak 20, Azkuna Zentroan. Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak antolatutako 'Musika Loturak' ekimenari esker, abuztuan eta irailean gozatu ahal izango da BOS-en emanaldiez.

Emanaldi horietan BOSez gain, BOSeko ensembleek ere parte hartzen dute -soka-taldea, perkusio-taldea, metalezko haize-boskotea, zurezko haize-boskotea- Azkuna Zentroaren ildoarekin elkarrizketan, soinuan eta musika esperimentalean.

Musika errepertorioan musika esperimentaleko piezak sartzen dira. Emanaldiak ostegunetan dira, eta egunero bi emanaldi egiten dira, bi ordu tarte desberdinetan: 18:30ean eta 20:00etan.

Kontzertuak zentroaren atarian egiten dira eta sarrera librea da, tokia bete arte.

Zentroak osasun-protokolo zorrotzak jarri ditu abian, covid-19ekiko segurtasun maximoa une oro bermatzeko.

EMANALDIEN DATAK

Abuztuak 20, osteguna. Erik Nielsen, zuzendaria.

  • Ludwig Van Beethoven (1770 - 1827) . Drei Equali. 5 minutu. Alberto Urretxo - Miguel Arbelaiz - Joseba Díez - José Benavent (tronboiak).
  • Henri Tomasi (1901 - 1971). Être, ou ne pas être (Monólogo de Hamlet) 00:05:00. Alberto Urretxo - Miguel Arbelaiz - Joseba Díez - José Benavent (tronboiak).
  • Soichi Konagaya (b. 1949). Amets batetik esnatzea. 2 minutu. Alberto Urretxo – Miguel Arbelaiz – Joseba Díez – José Benavent (tronboiak).
  • Sergei Prokofiev (1891 – 1953). 1. Sinfonia Re Maiorrean Op. 25 "Klasikoa". 15 minutu. I Allegro con brio II. Larghetto III. Gavotte: Non troppo allegro IV. Finale: Molto Vivace

Abuztuak 27, osteguna. Actea Jiménez – Vicent Zaragoza – Joaquín Carrascosa – Narciso Gómez (perkusioa).

  • G. Grisey (1770 - 1827). Stèle.6 minutu.
  • P. Siesser (b. 1947). Uracan. 4 minutu.
  • E. Argenziano (b. 1949). Stinking garbage.4 minutu.
  • E. Kopetzki (1891 - 1953). Le chant du serpent. 7 minutu.