BILBO. Bilboko Udalak parte hartuko du gaur, hilak 15, ospatuko den Hirien Foroaren laugarren edizioa prestatzeko bileran. Alfonso Gil alkateordea izango da Bilboko ordezkaria bilera honetan. Hirien Foroa Madrilen ospatuko da 2021eko ekainaren 8tik 10era bitartean.

Mundu-mailako topaketa bat da, hirien kudeaketa jasangarrian zeresana duten eragile guztiena, eta ideiak, proiektuak eta ikuspegiak trukatuko dituzte han, hiriak bizitzeko leku egokiagoak izan daitezen, jasangarriagoak eta inklusiboagoak izan daitezen eta oneratzeko gaitasun handiagoa izan dezaten egin beharreko bideari buruz.

Guztira, 68 ordezkari izango dira parte hartuko dutenak, dagoeneko bide hori egiten hasi diren hirietatik eta tokiko gobernuekin elkarlanean ari diren antolakundeetatik etorriak.

Bilboren ordezkari moduan Alfonso Gil izango da, eta gure hirian gai horretan egindakoak azalduko ditu, bai eta Urirako abian diren proiektuak eta etorkizuneko proiektuak ere; horien artean daude hiri osoan zehar bizikletak erabiltzea sustatzeko kanpainak, edo Bilbao 30 deritzona, zeinaren bidez hiri-sare osora hedatu nahi baita orduko 30 kilometroko abiaduraren muga zirkulaziorako (dagoeneko ezarrita dago hiriko bideen artean % 87an).

Era horretan, Bizkaiko hiriburua 300.000 biztanle baino gehiagoko lehen hiria izango da munduan bere kale guzti-guztietan neurri hori ezartzen, zeinari esker zirkulazioa baretzen baita, gidatzeko ohiturak aldatzen eta ingurumenaren gaineko presioa gutxitzen, airearen kutsadura urrituz, bai zarata gutxiago eraginez.

Bilboko Udala, gainera, Foroa antolatzen duten entitate laguntzaileen artean dago, eta, alde horretatik, lagundu egiten du Foroaren hurrengo aldia osatuko duten gaiak definitzen. Horretarako, gai jakin batzuen inguruko dokumentu erabilgarri eta praktikoak lantzen parte hartzen du, zeintzuekin hiriak kudeatzeko ideia berriak eta ikuspegiak mahairatzen baitira, eta baita ere hiri-praktikarik onenak hautemateko eta hautatzeko lanetan, zeintzuek, ostean, Foroko programa osatzen baitute.

Hiru bider egin da dagoeneko foro hau, Espainian eta Latinamerikan (Medellínen, Kolonbian), eta Hirien Foroak laugarren aldia izango du Madrilen, 2021eko ekainaren 8tik 10era.