BILBO. Aurrez aurreko herritarrentzako arreta-zerbitzua martxan jarriko du berriro du Bilboko Udalak, San Agustin eraikinean, eta hitzordua aurretik eskatuta.

Txanda hori bihartik (asteazkena, maiatzak 27), 010/94 4 010 010 telefonoan edo udal webgunean eska daiteke. Hitzordurik ezean, ez da arretarik emango.

San Agustin eraikineko jendaurreko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. San Agustineko arreta-zentrora iristean, hitzordua berretsi beharko da instalazioetako sarreran horretarako prestatutako makinetan.

Barrutietako 10 udal bulegoetan, non bilbotarrek ere udal-izapideak egin baititzakete, datorren asteetan hasiko da arreta presentziala pixkanaka.

Nahiz eta oraingoz San Agustineko eraikinean baino ez den artatuko, hitzorduak bete gabe dituzten pertsonei, izapideak aurrez aurre bakarrik egin daitezkeenei eta COVID19k orain arte egin ezin izan dituenei, atzotik, maiatzak 25, San Agustinen zein Barrutiko Udal Bulegoetan ematen zaie arreta

SAN AGUSTIN, 9 ARRETA-POSTU 4 UDAL SAILETARAKO

Aurrez aurreko arretara itzultzeko lehen fase honetan, osasun-segurtasuneko neurriak betetzeko, San Agustin zentroak 9 arreta-postu izango ditu, 4 udal-sailekin zerikusia duten gaietarako, eta honako izapide hauek kudeatu ahal izango dira:

Ogasuna eta Ekonomia

  • Zerga-datuen aldaketa: banku-helbideratzea, nahierako ordainketa, helbide fiskala, jakinarazpenetarako helbidea, harremanetarako datuak, zergapekoek zerga-izapidetze elektronikoan jarduteko baimena duten pertsonak eta zerga-prozeduretan pertsona fisiko edo juridikoentzako ordezkaritza.
  • Zergen eta diru-bilketaren arloko eskaerak: desgaitasuna duten pertsonentzako TAO baimena, egoiliarrentzako TAO baimena, salbuespena eta hobari fiskalak, ordainketa geroratzea, ordainketa zatikatzea, zorren ziurtagiria eta dagoeneko ordainduta dauden ordainagirien ziurtagiria.
  • Errekurtsoak, erreklamazioak eta zergen arloko beste izapide-egintza batzuk: zergen arloko zati proportzionala itzultzea, zergen eta diru-bilketaren arloko berraztertze-errekurtsoa, zergen eta diru-bilketaren arloko errekerimenduari erantzutea, zergen arloko zuzenketa-idazkia, zergen arloko beste izapide-egintza batzuk eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa Bilboko Auzitegi Ekonomiko Administratiboan.
  • TAO isunak: Alegazioak, errekurtsoak eta bestelako izapide-egintzak. Alegazioak salaketan edo berraztertze-errekurtsoa zehapenean eta gidariaren datuak identifikatzea.
  • Zerga-autolikidazioak: udal-gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga) eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Hiri-plangintza:

  • Jardueretarako baimenak: jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa aurkeztea, jarduera baten titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena aurkeztea, jarduera-lizentzia eskatzea: jarduera eta instalazio publiko eta pribatuak ezartzeko, handitzeko edo eraberritzeko hirigintza-lizentzia.
  • Obra txikietarako baimenak: obra txikien aldez aurreko jakinarazpena aurkeztea, obra txikien lizentzia eskatzeko prozedura laburtua, obra txikien lizentzia eta agiriak aurkezteko prozedura arrunta eta obra-elementu osagarrien lizentzia eskatzea.
  • Higiezinen kontserbazioa eta irisgarritasuna: etxebizitza-eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko laguntza ekonomikoa eta egiturazko elementuak konpontzeko obretarako laguntza ekonomikoa eskatzea.
  • Ikuskapena: sailkatutako jarduerak ez betetzearen salaketak eta obrak eta lizentziak ez betetzearen salaketak.
  • Obra handietarako lizentziak edo baimenak: obra handietarako lizentzia-eskaera eta obra-elementu osagarrietarako lizentzia-eskaera.
  • Planeamendua eta kudeaketa: alegazioak aurkeztea planeamendu-tresnak eta hirigintza-kudeaketako dokumentuak onartzeko prozesua jendaurrean jartzeko fasean.

Mugikortasuna

  • Aparkalekuak: titularraren datuak aldatzeko eskaera: lotutako helbidea, titularraren datuak aldatzeko eskaera: lotutako ibilgailua, titulartasuna aldatzeko eskaera (ezkontideen edo izatezko bikoteen artean), egoiliarren partzela eskatzea, egoiliarraren partzela eskualdatzeko eskaera, egoiliarraren partzela partikularren artean eskualdatzea formalizatzea, heriotzagatiko eskualdaketa-eskaera eta ahaidetasunagatiko eskualdaketa-eskaera (ezkontideen edo lerro zuzeneko odolkidetasun-maila duten pertsonen artean, bigarren mailako albokoa barne).
  • Taxia: soldatapekoaren baimena eskatzea, hasteagatik ikuskatzea, ekipamendua aldatzeagatik ikuskatzea eskatzea, zerbitzua uztea, taxilariaren azterketa eskatzea, eszedentziarako baimena eskatzea, kanpoko publizitatea eskatzea, ezohiko ikuskapena ordaintzea, eskualdatzeko eskaera egitea eta udal-lizentzia eskualdatzea formalizatzea (sinatzea).
  • Baimenak izapidetzea: garajeetarako sarbidea erreserbatzeko lizentzia eskatzea (partikularra), Kontsulatuetako aparkalekuak erreserbatzeko lizentzia eskatzea, Europako txartela ematea eskatzea, txartela jasotzea, txartela berritzea (iraungitzeagatik edo galtzeagatik, lapurtzeagatik edo hondatzeagatik), Europako txartela jasotzeko eskaera egitea, Europako txartela berritzea, Alde Zaharrera sartzeko txartela eskatzea eta garraiorako udal-txartela eskatzea (Bilbotrans).

Herritarrentzako arreta

  • Biztanleen udal erroldan alta emateko eta helbidea aldatzeko eskaera, atzerritarren oinarrizko Inskripzioa berritzeko eskaera eta Erregistro Orokorrean dokumentazioa eskatu eta aurkeztea.