BILBO. Javier Alcibarren "Poemas para no volver" liburua aurkeztuko da asteazkenean Bidebarrietan. Egilearekin batera Pablo Méndez editorea eta Pedro Ugarte idazlea egongo dira Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Sarrera librea izango da.

"El baile de los cojos" (2000) eta "De inciertos destinos" (2003) lanak argitaratu ondoren, Javier Alcibarrek "Poemas para no volver" lanarekin osatu du trilogia. Liburu horrek Covibar-Ciudad de Rivas poesia saria irabazi zuen. Liburua norbanakoan zentratutako kapituluarekin hasten da; bigarren kapituluak maitasunari eta maitasun-ezari buruzko poemek osatzen dute; hirugarrenak ukitu sozialagoa du, eta azken kapituluan egileak lehen pertsonan egiten du berba poeta gisa bizi izan duen esperientziari buruz.

Ekitaldia osatzeko, egileak zenbait poema irakurriko ditu. Egilearekin batera Pablo Méndez editorea eta Pedro Ugarte idazlea egongo dira.

Javier Alcibar (Bilbo, 1962) Filologia Hispanikoan lizentziatua da, eta literaturari buruzko hainbat aldizkaritan aritu da. "El baile de los cojos" (Pamiela, Iruñea, 2000) eta "De inciertos destinos" (Vitoria-Gasteiz, Bassarai, 2002) poema liburuak idatzi ditu. Zazpi urtez, Alcibarrek Los Golfos de Bizkaia R&B taldean gauzatu zuen bere musika ibilbidea, konposatuz, abestuz eta aho-soinua joz. Kontzertu ugari eman ondoren, taldeak disko bat grabatu zuen eta, ondoren, desegin egin zen. Horren ondoren Javier Alcibarrek inflexio puntu bat bizi izan zuen, eta horren emaitza, kantautore gisa aurrera eramandako musika planteamendu berria izan zen.