BILBO. Hurrengo igandean, hilak 26, Areetako Eduardo Coste kaletik abiatuko da goizeko 10:30ean 'Areeta-Bilbao' izeneko lasterketa, eta Bilboko Uribitarte pasalekuan (Pio Baroja plaza) bukatuko da. Hori dela eta, eragina izango du uriko kale batzuetako trafikoan.

Elorrieta ibarra- Deustuko kanaleko bidea (IDOMeraino) - Zarandoa etorbidea - Morgan - Ballets Olaeta - Euskalduna zubia - Olabeaga kaia - Ramón de la Sota - Evaristo Churruca y Brunet - Ingelesen landa - Uribitarteko pasealekua

Zehatz esateko, lasterkearen eraginez 10:45ean hasi eta 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi egingo dira Carmelo Bernaola tunela, Bilboko noranzkoan, eta Zarandoa etorbidea. Ordezko bidea egokituko da Agirre Lehendakariaren etorbidetik. Bidea txandaka emango zaie ibilgailuei Kanariar Uharteen kalean, Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Aragoi kalearen artean, 11:30era arte, gutxi gorabehera.

Horrez gain, 10:45etik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uneka itxi egingo da Frank Gehry zubia. Zorrotzaurreko sarrera-irteerak Julio Urquijo kaletik egingo dira; noranzko bietarako erreiak egokituko dira eta seinalistek emango dute bidea, kirol probaren bilakaeraren arabera. Ordu-tarte horretan galtzada okupatuko da Euskalduna zubian eta noranzko bakoitzean errei bana libre utziko da ibilgailuentzat.

Ordu berean, hau da, 10:45etik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Olabeaga auzora iristeko zirkulazio-erreia okupatuko da, Jesusen Bihotza plazako biribilgunean hasita, Bilbobus zerbitzuarentzat izan ezik. Zerbitzu honi seinalisten bidez emango zaio bidea. Ibilgailu partikularrak Ventosa bidetik (metro biko altueratik beherako ibilgailuak bakarrik) sartuko dira auzora.

Lasterketaren bidean dauden garajeetako sarrera-irteerak probako langileek antolatuko dituzte; betiere, publikoaren kopuruak eta probaren bilakaerak horretarako aukera ematen badute.

Azkenik, 06:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Uribitarte pasealekuko aparkalekua kenduko da, Udaletxeko zubiaren eta Acebal Idigoras kalearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.