BILBO. Bilaboeszenak - Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ATAErekin - Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin batera, "Capture" (2019) programari eta arte eszenikoetan duen aplikazioari buruzko topaketa teknikoa antolatu du. Prestakuntza datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, izango da, 17:00etatik 21:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan, Juan de Gardeazabal kalea, 3.

Hitzaldiak, "Capturek" ematen dituen aukerak ezagutarazi gura ditu. Diseinu, planoen sorkuntza eta dokumentazio eta bisualizazio softwareak, argiztapen kontsoletara konektatzeko aukera ere ematen du. Prestakuntza David Gálvezen eskutik etorriko da. David produktu elektronikoen garapeneko goi teknikaria, ikuskizunetarako argiztapen eta irudi diseinugilea eta ikus-entzunezko interaktibitate eta bideo mapping espezialista da.

Jarduerak 25 plazako leku kopuru mugatua du, eta aurre-inskripzioak dagoeneko egin daitezke info@atae.org helbidearen bitartez (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziz). Sarrera doakoa den arren, izena emateko beharrezkoa izango da 5 euroko fidantza ordaintzea, eta euren plaza hartzen dutenei kopuru hori itzuli egingo zaie.