BILBO. Bihar, hilak 21, arratsaldeko 18:00etan, RETAbet Bilbao Basketek Coosur Real Betisen aurka lehiatuko da Bilbao Arena pabilioian. Bertara joateko, eta denboraldi honetako partida guztietan egiten ari den moduan, Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzu berezia eskaintzea erabaki du. Neurri honen helburu nagusia zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatzea da.

Horrela, bada, larunbatean, 18:00etan RETAbet Bilbao Basket - Coosur Real Betis arteko partidua jokatzekoa denez, E7 linea 10 minututik 10 minutura irtengo da Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partidua hasi baino ordubete lehenago hasita. Partidua amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino,

Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean:www.bilbao.eus/bilbobus