BILBO. Bertoko merkataritzaren nortasuna, espezializazioa, berezitasuna eta garrantzia nabarmentzea da bilbaoDendak elkartearen Gabonetako kanpainaren helburua, ‘Gabonetan Bilbo Irekia’ lemapean. Urteko sasoi honetan ere bertoko merkataritzaren alde eginez, ekimen honek erdigune zein auzoetako denda eta ostalaritza establezimenduen eskaintza zabala azpimarratzen du.

Halaber, kanpainak bilbaoDendak -Bilboko auzoetako 12 merkataritza elkarteak, Erriberako merkatua, Zubiarte eta El Corte Ingles batzen dituen plataforma, helburu nagusi batekin: Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzea- osotzen duten elkarteen 2.000 kide baino gehiagoen askotariko eskaintza lehiakorra eta gertukoa nabarmendu nahi du.

Urtero moduan, Bilboko merkataritzak eta auzoek bere ahalegin guztiak egiten dituzte data berezi hauek maitagarriak izan daitezen, eta horregatik, Gabonetako kanpaina honetan, bezeroei onena eskaintzeko duten gaitasuna erakutsi nahi dute, Bilbo hiri turistiko eroso eta jasanbera izateko euren laguntza emateaz gainera. Kale-giroa eta saltokien eskaintza pertsonalizatuak, gastronomia, moda edo jostailu jasangarrietatik hasita kulturaraino, bisitariek Bilbo hiriaren irudi onena hartzea egiten dute.

Komertzioetan gabonak daude

bilbaoDendak-ek aukeratutako lemak gabonetako benetako izaera erabat laburtzen du: ‘Gabonetan Bilbo Irekia’. Erraza eta argia. ‘Gabonen inguruan duzun iritzia zeinahi den, hemengoa ala hangoa bazara, zarena zarela, zuretzako, Bilbo irekia. Gabonak gustuko badituzu edo ez, etxean edo kanpoan afaltzen baduzu, aurretik edo azkeneko momentuan erosketak egiten badituzu, Bilbo irekia zure beharretara egokitzen da”, adierazi du bilbaoDendak-eko presidentea den Rafael Gardeazabalek, merkataritzak hirian eta auzoetan duen garrantziaz kontziente.

Horrez gain, Bilboko auzo bakoitzeko saltokiek mezu pertsonalizatua izango dute, auzoetako elkarteek gabonetako ekintzen programa antolatzen duten bitartean. Modu honetan, Bilboko auzo guztietako denda eta ostalaritza establezimenduak eginahalak egiten ari dira ez bakarrik bezero eta auzokideei gertuko esperientzia ezin hobea eska