BILBO - Begoñako Ama Birjina erromesa Bilboko itsasadarra zeharka-tzeko prest dago gaurko prozesio nautikoari begira. Bere figura urtero Santurtzitik Karmengo Ama Birjina daroan itsasontzi berdinean garraiatuko da, bertako udaletxeak utzita.

Programazioaren arabera, ibilbidea hurrengoa izango da: 11:00etan, Gernika plazatik abiatuta, prozesioa hasiko da Santurtziko kaleetatik. 11:15ean, San Jorgeko elizan Karmengo Ama Birjinari bisita bat egingo zaio, aldi berean, zeremonia txikia ospatuz. Etenaldiaren ondoren, 11:45ean prozesioa martxan jarriko da berriz. Bidean udaletxetik igaroko da eta zenbait omenaldi jasoko ditu portura iritsi arte. Bertara iritsitakoan, 12:30ean Ama Birjina itsasontzian sartu eta prozesio nautikoa hasiko da. Itsasertzetik ordu t’erdi ibiliko den horretan, Begoñako Kofradiak berezko nortasun-seinaleak iragarri ditu. Horien artean, ontzia itsasadarreko zubien azpitik pasatzen denean, arrosa-petalo naturalak botatzea. kolore urdineko eta letra zuriak izango dituzten oroitzapenezko zapiak eramatea eta alkandora edo blusa txuri zein praka edo gona itsas urdinak janztea sartzen dira. Azken kolore hauek ohikoak dira itsas-prozesioetan eta Ama Birjinaren kolore klasikoak dira.

14:00etarako Bilboko udaletxearen aurrean dagoen Uribitarteko kaiaren patalanean Begoñako Ama Birjina erromesa lehorreratzea dago aurreikusita. 10 minutu beranduago, hots, 14:10ean prozesioa kaleetara itzuliko da. Kasu honetan, Uribitarteko eta Ripako kaiak, Ripa kalea, Navarra kalea, Arenaleko zubia eta Arenala zeharkatuko dira San Nikolaseko elizara heldu arte. Bide horretan, Begoñako Kofradiaren banda, kofradiakideak eta leialak egongo dira. 14:30ean elizan elizkizuna burutuko da, ohorezko aurresku batekin. Azkenik, 14:45ean Pasoen Museora abiatuko da, eta bertara heltzen denerako programatutako prozesioa amaituko da.

goizaldean, urteroko bisita Santutegiarekin batera, Bilboko Kofradiak Amatxu bisitatzeko eta otoi egiteko Begoñako basilikaren irekiera bermatu du urtero lez. Bihar goizaldeko 1:00ean irekiko dira ateak; 3:00ak heldu arte, Begoñako Kofradiaren bi kofrade Asunciongo Bederatziurrenaren laburtutako testuak irakurtzen ibiliko dira. Eta 4:00etan, meza ospetsua jarriko da martxan. Dena den, Santutegia irekita egongo da publiko osoarentzat egun osoan zehar, bazkalordua barne, Begoñako Kofradiak kudeatuta. “Atsedenaren” ostean, 12:00etan ohiko meza jendetsua ospatuko da. Iaz bezala, jaunartzaileei euren kokalekua errazteko, Kofradiako kideak jaunartzea banatzen duten kideei laguntza emango diete hagekin. Era berean, mezaren amaierarantz, pasaleku bat irekiko dute dantzarientzat, presbiteriora bideratu daitezen Amatxu arrean dantzatzeko.