BILBO. 'Udan zinea zure auzoan' ekimenaren lehen saioa asteartean izango da, Eliz Museoko klaustroan, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren azken edizioan euskal film labur onenaren saria irabazi zuen Diego Kataryniuken 'Amargo era el postre' (2018) film laburrarekin. Ondoren, hau ere gaztelaniaz eta euskarazko azpitituluekin, Brian de Palmak zuzendutako 'El fantasma del paraíso' (1974) kultuzko film klasikoa emango da.

Ostegunean, uztailaren 18an, Txurdinagako Garaizar plazako saioa Neftalí Velaren 'Remanecer' (2013) film laburrarekin irekiko da, eta ondoren Guillermo del Tororen 'La forma del agua' (2018) filma proiektatuko da, 1963 inguruko Estatu Batuetan, Gerra Hotzaren garaian, girotuta dagoen fantasiazko ipuin harrigarria. Zinemagileak lau Oscar sari lortu zituen iaz, Film Onenarena eta Zuzendaritza Onenarena barne.

Programazioa duela denbora gutxi ekoiztutako genero guztietako filmen aukeraketarekin osatuko da, eta horietako batzuk euskal ekoizpenak eta euskaraz egindako filmak dira: Arantxa Echevarria 'Carmen y Lola' (2018), Josu Martinezen 'Jainkoak ez dit barkatzen' (2018), Jon Garañoren eta Aitor Arregiren 'Handia' (2018), Alex de la Iglesiaren 'El Bar' (2017), Marta Diaz de Loperen 'Mi querida cofradía' (2018), eta iaz ikus-entzule gehien izan zituen laugarren filma, Juan Antonio Bayonaren 'Jurassic World: El reino caído' (2018).

Emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko da. Aurtengo edizioan lan hauek ikusi ahal izango dira: David Perezen 'Ane' (2019), Norma Vilaren 'El fin de todas las cosas' (2019), Josu Martinezen 'Ama' (2018), Aitzol Saratxagaren 'Basoan' (2018), Imanol Ortizen 'Moda' (2018) eta Sara Fantovaren 'No me despertéis' (2019). Izan ere, edizio honetan aipagarria izango da emakume zinemagileen presentzia, eta film laburretan zein luzeetan ekoiztutako zinemarena ere.