BILBAO. Bilboko Udaltzaingoaren sei patruila-autok eramango dituzte sei desfibriladore, hiriko zonalde guztietara iristeko. Herritarrek auto hauek identifikatuko ditzakete pegatina bati esker. Gaurtik hasiko da zerbitzu hau eta edozein larrialditan eskainiko diote biztanleei.

Desfibriladoreak ibilgailu batzuetan egongo dira; herritarrek eta udaltzainek ibilgailu horiek identifikatu ahal izateko, bihotz baten pegatina berdeak edukiko dituzte atzeko aldeko alboetan.

Ibilgailu horiek laneko txanda guztietan egongo dira erabilgarri. Udaltzainek ikastaro bat egin dute larrialdietan nola jokatu ikasteko. Ikastaroa Bilboko Udaleko Babes Zibil eta Larrialdietako langileek eman dute udal instalazioetan.

Poliziaren ibilgailuetan desfibriladoreak jartzearen helburua da bihotzekoak jota hildakoen kopurua murriztea. Frogatuta dago helburu hori lor daitekeela bihotzekotik bizirik ateratzeko katea aplikatzen denean, alegia, lau maila hauek:

  • arazoa garaiz antzematea
  • bihotz-biriken oinarrizko bizkortzea
  • desfibrilatze goiztiarra
  • eta bizkortzearen osteko zaintzak

Desfibriladore horiek jarrita, udaltzainak agente aktibo bihurtzen dira katea horretako lehenengo 3 mailak albait arinen aplikatzeko orduan eta ondorioz, herritarren morbimortalitatea murriztu eta bide batez, herritarren segurtasunarekin lotutako beste zerbitzu bat eskaintzen da.

BILBOKESTATUKO WIFI AZPIEGITURARIK ONENARENTZAKO SARIA JASO DU

Bilboko Udalak Estatuko WiFi azpiegiturarik onenarentzako saria jaso du. Golardoa @asLAN elkarteak ematen du Administrazio Publikoek garatutako eraldaketa digitala aitortzeko.

Golardo hauen XI. edizioan, Bilboko Udalak wifi sarea uri osoan zehar hedatzeko eta informazio-gizartearen onurak egoiliarren nahiz bisitarien eskura jartzeko egindako lana saritu dute.

Sariak gaur goizean banatu dira Madrilen, elkarteak urtero antolatu ohi duen Kongresuaren XXVI. edizioaren barruan, 100 erakusketari, 125 hizlari tarteko eta 11.500 parte hartzaile.

BILBOKO WI-FI SAREA

Udalaren banda zabaleko sareak doan sartzeko 1400 WiFi puntutik gora ditu. Batzuk kalean daude eta beste batzuk ia udalaren eraikin guztietan (liburutegiak, kiroldegiak, auzo-etxeak,?), uriko auzo guztietan banatuta.

BILBAOTIK-ek, Bilboko Udalaren IKTen arloan lan egiten duen udal enpresak, “geobilbao.eus” atariaren bidez plano bat jarri du erabiltzaileen eskura, teknologia hori uriko zein eremutan erabil daitekeen kontsultatu ahal izateko.