BILBO. Bilboko kideguneetako gazteek haien proposamenak azaldu dituzte Bilborocken. 9 eta 11 urte arteko umeek euren iradokizunak azaldu dituzte aisiaz gozatzeko udalaren espazio horietan.

Ekitaldia gaur goizean egin da Bilborock aretoan. Umeak euren familiekin joan dira, eta urtean zehar kideguneetako jarduerak dinamizatzen dituzten begiraleak ere han izan dira. Gainera, Haurren Udal Kontseiluko ordezkariak ere izan dira ekitaldian.

Ekintza hau Bilboko Udalak garatutako parte-hartze prozesuaren baitan kokatzen da, Bilboko “kideguneetan” parte hartzen duten adingabekoen gogobetetze maila neurtzeko eta beraien proposamenak entzun eta kasu egiteko.

Horrela, abenduan, urtarrilean eta otsailean, 9 eta 11 urte arteko 50 umek begiraleekin landu dute nolako jarduerak egin gura lituzketen eta zer hobetu litekeen. Gaur goizean, urian dauden 7 kideguneetako ordezkari banak ondorioak azaldu ditu. Bilboko Udalak ideia horiek entzun eta jaso ditu, eta hemendik aurrera aztertzen hasiko da.

“KIDEGUNEAK”

“Kidegune” programa ostiraletan edo larunbatetan gauzatzen da, 17:30etik 19:30era, Begoña, Irala, Otxarkoaga, Castaños, Deustu eta Zorrotzako udaltegietan eta Zazpi Kaleetako Belostikale kaleko 23ko lokalean. Izena emateko aukera dago Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailean (94.420.43.94).

“Kideguneen” helburua adingabekoen elkarguneak sortzea da, lagun berriak egin ditzaten, eta jolastuz ikas dezatela. Horrez gain, programa honekin, lana, bizitza pertsonala eta familia hobeto uztartzen lagundu nahi dugu.