BILBO. Bilnoko suhiltzaileek Joan Jainkoarena zaindariaren omenezko ekitaldiak ospatuko dituzte bihar. Ospakizunak goizeko 11:00etan hasiko dira, suhiltzaileen ibilgailu ilara batekin.

Martxoaren 8ko jaiarekin, hala, amaiera emango diete aurreko zapatuan ate irekien jardunaldiekin hasi eta domekan "Bilboko Suhiltzaileen XVIII. Txapelketako" lasterketarekin segida izan zuten ospakizunei.

Eguneko ospakizunak goizeko 11:00etan hasiko dira, suhiltzaileen ibilgailu ilararekin, zeina Miribillatik abiatuko baita eta Bilboko kaleetan zehar ibiliko, eta Suhiltzaileen Parke berrian amaituko. Ibilgailu horien artean, antigoaleko ibilgailuak ere izango dira, hala nola America Lafance eta Magirus Deutz ponpa-autoak, egun horretan baino ez direnak ibiltzen Bilboko kaleetan zehar.

San Joan Jainkoarena zaindariaren omenezko egunaren ekitaldi nagusia 2018an erretiratutako lankide guztiei egingo zaien omenaldia izango da: Miribillako Suhiltzaileen Parkean izango da. Ekitaldi horretan, zeina 12:30a inguruan hasiko baita, alderdi politiko bateko eta besteko udal ordezkariak izango dira, eta omenaldia egingo zaie 2018an erretiratu diren 16 suhiltzaileri, oroigarri bat emanez. Omenaldian zehar, leku berezia izango du "Idurri" suhiltzaileak, duela aste gutxi batzuk zendu baitzen. Egun horietan gauzatuko diren era bateko eta besteko ospakizunak antolatzen jardun diren enpresa laguntzaileei ere eskertuko zaie elkarlana, eta, halaber, Suhiltzaileen Koruak Santa Ageda egunean bildutako dirua emango zaio Aspanovas Elkarteari.

14:00etan lankide arteko bazkaria egingo dute eta, 14:00etan, “Suhiltzaileen XII. Mus Txapelketa” hasiko da aurtengo jarduerei amaiera emateko. Egun honetako jarduerak suhiltzaileentzat eta euren familientzat bakarrik izango dira.

1884ko urtarrilaren 17an sortu zuten oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua, baina lehendik ari zen lanean; izan ere, 1708an gauzatu zuen erakunde bihurtzea. Horrela bada, 1832an Suteen Aurkako Batzorde bat sortu zuten. Horretako kideak Uriko korrejidorea, udalak izendatutako errejidore bi eta Mutua Aseguruen Jabeen Batzar Nagusiak aukeratutako pertsona bi ziren. 1858an San Jose Suhiltzaileen Elkartea eratu zuten, eta hazi horretatik sortu zen oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua.