BASAURI. Basauriko Sozial Antzokiak eta herriko kaleak MAZ Basauri jaialdiaren bederatzigarren edizioa hartuko du. Ekitaldia martxoaren 13an, 14an, 20an eta 21ean. Bertan, doako zen preziodun kontzertuak eskainiko dituzte, familia guztiarentzako ikuskizunaz gain.

Temples ingelesek 'Hot Motion' (2019) azken lana aurkeztuko dute MAZ Basaurin, euren rock psikodelikoarekin nazioarteko jaialdirik onenetan izan ondoren. Manel bartzelonarrek ere euren azken lanaren aurkezpen biraren barruan sartu dute jaialdi bizkaitarra. 'Per la bona gent' (2019) LPa Espainiako Salmenten Zerrenda Ofizialeko lehenengo postura iritsi zen pasa den urrian.

La Bien Querida izango da aurtengo MAZ Basauriko beste izen handietako bat. Ana Fernández-Villaverde bizkaitarrak 'Brujería' (2019) aurkeztuko du bere taldea lagun duela; lan berri horrek kritika bikainak jaso ditu prentsa berezituaren partetik. 12Twelve kataluniarren itzulera izango da, zalantzarik gabe, musikazaleak Social Antzokira erakarriko dituen beste amuetako bat. 2008az geroztik geldirik egon ostean, taldea agertokietara itzuli da 2003ko 'Speritismo' lanarekin; rock instrumentala eta musika beltza uztartzen dituen maisulan gisa defini genezake album hura.

Aipaturikoez gain, beste hainbat artista igoko dira martxoan Social Antzokiko agertokira: Enric Montefusco MAZ Basaurira itzuliko da 'Diagonal' (2019) lan berriarekin; Hidrogenesse elektro-pop bikoteak 'Joterías bobas' (2019) aurkeztuko du; Viva Belgrado kordobarrak 2020an kaleratuko duten lan berriarekin itzuliko dira Bizkaira -taldearen aurreko diskoak 2016an ikusi zuen argia-; Iparraldetik iritsiko da Lumi bikote elektroniko euskalduna eta Eibartik 'Zilar printzak' (2019) EPa aurkeztera etorriko da M I C E.

2019ko Rockein lehiaketako irabazleek osatuko dute aurtengo egitaraua: Sara Zozaya (kategoria nagusia), Samoah (tokiko artisten kategorian bigarrena, Meridian irabazleek ez baitute jaialdian izaterik agenda arazoengatik), Cäctus (euskarazko artistarik onena) eta Dukkha (publikoaren saria). Bestalde, Txiki MAZen egitarauan tatuaje, makillaje eta pintura tailerrak izango dira aukeran, musika eta animazioaz lagunduta, baita Kleenex Fanclub taldearen kontzertua ere; Teenage Fanclub-en tributo talde hau Getxoko hainbat taldetako musikariek osatzen dute, besteak beste, Lee Perk, The Fakeband, Zodiacs, Basurita edo Brotherhood taldeetakoek.

Social Antzokiko kontzertuetarako sarrerak ¬¬¬gaur eguerdian jarriko dira salgai honako salneurriekin: eguneko sarrera 12€+gastuak eta lau egunetarako bonua 30€+gastuak, aldez aurreko salmentan beti ere. Kontzertu bakoitzaren egunean leihatilan erostekotan, eguneko sarrerak 15€-ko salneurria izango du.

PROGRAMA

Ostirala, martxoak 13, Social Antzokia, 21.30

Temples + Sara Zozaya

Larunbata, martxoak 14

Kalean doan, 12.30 (tokia zehazteke)

Txiki MAZ: Play N Kids (aurpegiak margotzeko gunea, tatuaje eta pintua tailerrak...) + Kleenex Fanclub kontzertua (Teenage Fanclub-en tributo taldea).

Kalean doan, 18:00 (tokia zehazteke)

Samoah + Cäctus + Dukkha

Social Antzokia, 21.00

Manel + Enric Montefusco + Lumi

Ostirala, martxoak 20, Social Antzokia, 21.30

La Bien Querida + Hidrogenesse

Larunbata, martxoak 21, Social Anzokia, 21.00

12Twelve ‘Speritismo’ jotzen+ Viva Belgrado + M I C E

Eguneko sarrera: 12 € + gastuak aldez aurreko salmentan eta 15 € leihatilan kontzertuaren egunean

Lau egunetarako bonua Social Antzokirako: 30 € + gastuak

Salmenta guneak:

Kutxabankeko orotarako kutxazainak

https://ticket.kutxabank.es/basaurisocial/public/janto/

Social Antzokiko leihatila

MAZ Basauri Basauriko Udalak sustatzen du, Social Antzokiarekin elkarlanean. Jaialdiaren zortzi edizioei esker, udalerria musika munduan erreferente bihurtu da. MAZ Basaurik eragin handia izan du herriko kultur mugimenduan eta herriko merkataritza zein ostalaritzarentzat pizgarri izan da.