Galdakao - Galdakao Gogora Elkarteak eta Galdakaoko udalak Memoriaren Astea antoladu dute beste behin ere. Zortzigarren edizio honetan Burdin Hesian ibilaldi gidatuak eta hitzaldiak izango dira ekimen-programa honen barne. Memoria Historikoa berreskuratzeko ahalegin handia egiten ari da Udaletxetik, Gogora Elkartearekin batera, eta aurten ere ekintza eta lan desberdinak bultzatzen ari dira oroimena bizirik mantentzeko.

Aurtengo edizioa Eskola Frankismo garaian izango du ardatz nagusi bezala. Hain zuzen ere, ekainaren 18an Hilario Murua EHUko irakasleak Escuela franquista. Represión y adoctrinamiento hitzaldia eskainiko du Gandasegin, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Egun bat lehenago, astelehenean, La letra con sangre entra dokumentala eta solasaldia antolatu da Gandasegin ordu berean.

Bisita gidatuak Memoriaren Astean bi bisita gidatu ere egiteko aukera izango dute galdakoztarrek. Zentzu honetan, bihar hasiko da Memoriaren Aste honetako programa, lehen bisita gidatuarekin. Horrela, Kurtzeko plazatik abiatuta, Altamirako bunker eta lubakiak ezagutzeko ibilbidea egingo da. Goizeko 9.00ak aldera aterako da martxa, eta Galdakao Gogora elkarteko kideek, bidean aurkitzen dituzten bunkerren eta lubakien gaineko azalpenak emango dituzte bisita osoan zehar.

Urte honetako bigarren bisita hurrengo larunbatean (ekainak 22) egingo da. Ordu berean aterako da eta Kurtzeko plaza izango da ere abiapuntua. Oraingoan, ibilbidea Bekea-Bekelarre inguruetara hurbilduko da, inguruko lubaki eta bunkerrak ezagutzeko aukera emanez. Bisita honetan ere zalan-tzak argitu eta jakin-minak kontatuko dituzte elkarteko kideek.

Memoria Historikoa berreskura-tzeko prozesuan, udaletxetik jarduera eta lan asko abiarazi dira. Zentzu honetan, pasaden urteko apirilean, trintxera estaldu bat berreraiki eta Burdin Hesiaren seinalizazio-lanak amaitu ziren, maia-tzean izan ohi diren jarduera guztiak hasi aurretik. Beste alde batetik, udalaren web-orrian Memoria Historikoari buruzko atala abian jarri zen eta bertan, hainbat lan eta dokumentazioa konpilatzen ari dira.

Halaber, Galdakaoko udalak liburuxka bat aurkeztu zuen, udalerritik igarotzen den Burdin Hesiko zatiak sustatzeko asmoz. Mila ale argitaratu ziren defentsa lerro hau ezagutarazteko. Beste alde batetik, berrogeita hamar seinale inguru instalatu dira ibilbidean zehar, interesa dutenek zati hori erraztasunez egin ahal izateko. Bertan, Burdin Hesiaren inguruan mantenu-lan berri bat egin zen ere.