Koronabirusaren pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko bi urtez bertan behera utzi behar izan ondoren, Ermuak Elektrojaiaren hamaikagarren edizioa jasoko du asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean. Aurtengo edizio hau Balpesdina parkean eta Ongarain ospatuko da, bi leku horietan instalatu diren agertokietan. Hiru egun hauetan zehar, dozena bat artista pasatuko dira eszenatoki horietatik.

Jaiari hasiera emango zaio ostiralean -uztailaren 1ean-, musikaren soinuak arratseko 5etan hasiko, eta gaueko hamarrak arte luzatuko da Baldespina parkean (martxoaren 8ko plaza). Jardunaldi horretan DJ lanean Marcos, Andoni S, Aitor Araujo eta Pirata arituko dira.

'Elektrojaia 2022'ko egun handia uztailaren 2a, larunbata, izango da. Ongaraik bi gune berezitu eta bakoitzean bere agertokia hartuko ditu: «Old school room» eta «Main stage». Musika egongo da egun guztian zehar, etenik gabe.

'Fernanda Martins' Brasilgo DJ eta ekoizlea da kartelaren burua

'Fernanda Martins' Brasilgo Techno eta Hard Technoko DJ eta ekoizlea da kartelaren burua eta aurtengo partaide nagusia, nahiz eta Kuroi, Koldo Intermusic, Khris Rios, Javier Ganuza, Ann DJ Mari, Stan Garac, Erikss, Sebita, Blanko, Araujo, Andoni S eta DJ Bixenten emanaldiez gozatzeko denbora ere izango dugun.

Sarrera doakoa izango da eta jaialdiaren gunean edarientzako txosna eta Tipi Tapa taldearen food-truck-a egongo dira. Segurtasun pribatua eta sarbideen kontrola egongo dira.

Jaialdia 'Elektrojaia Taldeak' antolatu du, herriko udalaren, Ermua Gazte Puntuaren eta beste hainbat marka komertzialen laguntzarekin.