BI-637 errepidea Leioan estaltzeko behin-behineko proiektuak hobekuntzak izango ditu. Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki hau hartu du Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako sailak jendaurreko informazioaren izapidea bukatu eta gero.

Hasierako proiektuak gaur egun udalerria zatitzen duen lubakia eta azpiegituratik hurbilen dauden etxebizitzetan bizi diren herritarren kutsadura akustikoko arazoak ezabatzea aurreikusten du. Aldi berean, oinezkoentzako eta aisialdirako espazioa bikoiztuko da eta tunela hobetzeari eta modernizatzeari ekingo zaio.

Jendaurreko informazioaren eta entzunaldiaren izapidean 67 alegazio jaso dira guztira, eta Leioako Udalak entzunaldi-izapidean egin duen erantzuna. Horiek guztiak kontuan hartuta, hobekuntza hauek egin dira:

INPAKTU AKUSTIKOTIK BABESTEKO HOBEKUNTZAK

Zarata murrizteko teknikoki bideragarriak diren neurriak berriz diseinatzen ari dira, herritar guztien gaineko eragina nabarmen hobetzeko, eta, bereziki, Txomin Aresti eskola, euskaltegia eta Leioako kontserbatorioaren erabiltzaileen multzoaren gainekoak.

Alboko pantaila akustikoak. Horrelako elementuen inpaktu akustikoarekiko babesa hobetzeko eredu berri bat garatzen ari dira alboko pantaila akustiko guztietarako. Hasiera batean 3 metroko altuerarekin proiektatu ziren eta 5 metrora handitu dira eta, hori ez ezik, gainean hegal bat jarri zaie, elementu horiek ahalik eta efektu babeslerik onena izan dezaten. Horrez gain, eta bereziki Getxo ahorako, gaur egun dagoen landare-pantaila akustikoa kentzea eta adierazitako tipologia berbera duen beste batekin ordezkatzea aurreikusten da.

Ez ibiltzeko estalkia Bilbo ahoan. Txomin Aresti eskola, Euskaltegia eta Leioako Kontserbatorioa bezalako ekipamendu garrantzitsuan babes espezifikoa hobetzearen ondoreetarako estalkia gaur egun dagoen oinezkoen pasabidearen ingururaino luzatuko da.

HIRI-INTEGRAZIOKO HOBEKUNTZAK

Gela teknikoak. Leioako hiri-multzoan tunel-ahoetako ez ibiltzeko estalkien hirigintza-integrazioa hobetzeko gela teknikoak ahoetatik honako leku hauetara aldatuko dira, kanpoko eragina murriztuz:

  • Getxo ahoa: gela teknikoak ibilgailuen kontzesionarioen ondoan dagoen lorategi-gunean, erdi lurperatuta, egongo dira.
  • Bilbo ahoa: gela teknikoa Iturribide Etxetaldetik gertu dagoen lorategian erdi lurperatuta egongo da.

Ez ibiltzeko estalkiaren akabera. Tunelaren bi ahoetan ez ibiltzeko estalkiaren ingurumen-integrazioa hobetzeko hasieran aurreikusitako beiraz bestelako materialak erabiliko dira eraikuntza-mailan. Bereziki, lorezaintza bertikalean oinarritutako eraikuntza-soluzioa garatzen ari dira, paisaian hobeto integratzea eragingo duena.

Estalki ibilgarrien akabera. Leioako Udalak adierazitako hirigintza-irizpideei jarraiki, estalki ibilgarrien urbanizazio-diseinua garatzen ari dira.

Pantaila akustikoen akabera. Eraikuntza-mailan hasiera batean aurreikusitako beiraz bestelako materialak erabiltzen ari dira pantaila akustikoetan. Bereziki, BI-637 errepidearen enborraren alboetan dauden pantaila akustikoetan, sandwich motako material bat erabiltzea aurreikusten da, alboko bidetik ikus daitekeen aldean estaldura estetikoa duena, eta horren gainean landare-elementuetarako eta landaketetarako euskarri-sare bat egongo litzateke, lekurik baldin badago. Horrela, hiri-irudi atseginagoa eta ingurunean integratuagoa lortzeaz gain, ahal den neurrian, instalatutako elementuen aurkako ekintza bandalikoak (graffitiak) zailduko dira.