Joan den urteko martxoan koronabirusaren pandemia hasi zenetik, adineko pertsonentzako egoitza-zentroek izugarri sufritu egin dute gaixotasuna. Gaur, abuztuak 20, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsontentzako egoitza-zentroen sarearen egoera. Azken orduetan, egoiliar bat hil egin da koronabirusaren gaixotasunarekin. Pertsona honek txertoa jarrita zuen eta patologia larriak zituen aurretik.

Abuztuaren 19a amaitu zenean, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimendunetan (10.748 plaza) koronabirusaren gaixotasunaren eragina honelakoa zen:

  • Koronabirusan positiboa berretsitako erabiltzaileak: 38
  • Koronabirusan positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 3
  • Koronabirusan positiboa berretsitako langileak: 36
  • Koronabirusa berretsi gabe bakartutako langileak: 34

Gaur egun, 7 zentrotan daude kutsatutako pertsonak: Loiu-Gurena (17), Santa y Real Casa de la Misericordia-Bilbao (13), Gure Etxea-Mundaka (2), Fundación Miranda-Barakaldo (2), Atsoa-Santurtzi (2), Piedadeondo-Dima (1) eta Orue-Amorebieta-Etxano (1).

Gaur emandako datuek Loiu Gurena egoitza-zentroan atzemandako agerraldi bati buruzko datuak jasotzen dituzte. Azken orduetan jasotako PCRen emaitzen ondoren 17 erabiltzailek Covid-19 dute. Denak daude txertatuta. Hiru egoiliar izan ezik, besteak sintomarik gabe daude eta guztiak solairu berean bizi dira. Profesionalei dagokienez, 1 positiboa da eta txertatuta dago.