- Bilboko Udalak eta Bilbao Dendak elkarteak lankidetza-hi-tzarmen bat sinatu dute, hiriko merkataritza eskaintza eta lehiakortasuna handitzeko helburuarekin. Akordio hau Hirigune programaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkatari-tza eta Kontsumo Sailak martxan jarritakoa.

Gauzak horrela, Udalak eta Bilbao Dendak baterako neurriak hartuko dituzte, modu horretan merkataritza-jardueraren baldin-tzak, establezimenduen kudeaketa eta langileen gaitasuna hobe-tzeko. "Sustapenari, prestakuntzari eta komunikazioari lotuta jarduketak izango dira, bai eta merkataritza-lehiakortasunerako estrategia berriei lotuak ere", azaldu dute Udaletik.

Honekin batera, #BilbaoAurrera izeneko planak aktibatuta jarraituko du. Azken honek ekonomia eta enplegua berraktibatzeko hogeita hamar neurri hartzen ditu bere gain. Esaterako, covid-19ari lotutako Aholkularitza Integraleko Zerbitzuaren bidez, hiriko ekintzaile, saltoki, autonomo eta enpresa guztiei dirulaguntzak eskuratu ahal izateko beharrezko aholkularitza eta laguntza emango zaie. Era berean, merkataritza-lokalen alokairua ordaintzeko bitartekaritza-zerbitzua egongo da, errentatzaile eta errentariek adiskidetasunezko hitzarmenak lortzeko. Horretarako, jardunbide egokiak, orientabideak eta gomendioak zabalduko dira.

Aipatu berri direnekin batera, mikroETE eta autonomoentzako mentoring aurreratuaren zerbi-tzua eskainiko da. Honen xedea, Bilboko Udalaren arabera, "errendimendu altuko aldi baterako taldeak sortzea da, lankidetza-lanaren oinarri-sendo batekin, zeinak baliagarriak izango diren enpresa horien estrategia berriz zehazteko eta mekataritza- zein kudeaketa-tresna berriak gehitzeko". Haien-tzako ere, berrikuntzari lotutako gaikuntza digitala emateko zein lehiakortasuna hobetzeko zerbi-tzua prestatu da. Programa honek prestakuntza-pilulak izango ditu ardatz, eta presentzialki zein on line eskainiko da, enpresei irtenbide zein tresna berriak identifikatzen laguntzeko jomugarekin. Gainera, banakako aholkularitza-zerbitzuak eskainiko dituzte, Bilboko zerbi-tzu-enpresen eta merkataritzaren digitalizazioa hobetzeko dagoen premia "bereziki" azpimarratuz.

Ildo beretik, sektore kaltetuenetako saltoki, mikroETE eta autonomoek dirulaguntza zuzenak jaso-tzeko aukera izanen dute, agintariek ezarritako osasun-protokolengatik derrigorrezkoak diren inbertsioak egiteko. Azkenik, covid-19ak eragindako krisi egoera dela eta, erronka berriei aurre egiteko lankidetzako berrikuntza irekiko prozedurak sustatuko dira, ekin-tzailetza babestearen aldeko apustua eginez.

Bilbo Bonuak Programa hau hiriko merkataritza bultzatzeko pizgarria izango da udazkenetik aurrera, bezeroek abantailak izango baitituzte bonuak baliatzekotan. Halaber, herritarrek eta tokiko enpreseek egungo egoera gehien jasango duten sektoreekiko konpromisoa indartu nahi da egitasmo honen bidez. Orotara, hiru bonu mota proposatzen dira, Bilboko saltokietan kontsumoa indartzeko eta deskontuak zein bestelako onurak lortzeko aldi berean: Merkataritzako Bilbo, Ostalaritza eta Jatetxe-arloko Bilbo, eta Turismoko Bilbo Bonua, hoteletara eta, oro har, zerbitzu turistikoetara zuzenduta dagoena.

Irtenbideak. Udalak eta Bilbao Dendak elkarteak adostutako planari esker, enplegua berraktibatzeko 30 neurri jarriko dira martxan. Horien bidez, enpresa, saltoki, mikroETE edota autonomoek dirulagun-tzak eta aholkularitza eska-tzeko aukera izango dute, eta berrikuntza irekiko prozedurak sustatuko dira, ekintzailetzaren alde eginez.