Dima - Bihar emango zaie hasiera Dimako jaiei. Herria festa giroan murgilduko da iganderarte, eta asko dira egiteko dauden jarduerak. Txupina arratsaldeko 19.00etan botako dute eta ordu bat geroago tortilla eta tostada txapelketak izango dira. Gau partean, Elizagoien ahizpek jarriko diote doinua jaietako lehen gauari. Ostiralean, herri afaria izango da jarduera nagusia. Aurretik, pilota partiduak, zezen puzgarriak eta kale animazioa ere antolatu dira. Gauean Bocabeats umore ikuskizuna eta Dj Ismaren seioaz gozatzeko aukera izango da.

Larunbatean Arkada Social taldeak kontzertua emango du eta ondoren erromeria antolatu da Ilargi Beltzarekin. Goizean jubilatuen bazkaria, herri kirolak, elektrotxaranga eta umeentzako jarduerak ere ospatuko dira. Festetako azken egunean ere hainbat plan egongo dira goizetik gauerarte; puzgarriak, goitibeherak, paella lehiaketa edota bertso saio interesgarri bat. Amai-tzeko txokolatea banatu eta agurra egingo da. - I. U.