Etxebarriko probalekuak zaldien dema sorta hartuko du gaurtik astelehenera. Aresti, Taberna Barri eta Erauskin izango dira gaur 21:00etan; eta igandean, 17:00etan hasita, Aldaba eta Goietaren txanda izango da, Jabier Beide lehiaketatik kanpo arituko bada ere. Astelehenean, 21:00etatik aurrera, Nabarniz Jatetxea, Giñerrei elkartea eta Goietaren kintopekoak lehiatuko dira.