Udako aisialdi hezigarriko eta kirol-aisialdiko programak aurkeztu ditu Bilbok
Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu datorren udan eskainiko dituen uriko adingabeentzako aisialdi hezigarriko eta kirol-aisialdiko udal-programen nondik norakoak. Guztira lau programa jarriko dira martxan, 3 eta 18 urte bitartekoei bideratutakoak: 'Goizeko udalekuak', 'Eguneko udalekuak', 'Udan primeran kirola eginez' eta 'Kanpusak'. Udalak 5.375 plaza eskainiko ditu guztira.
Udalaren helburua da aisiaz gozatzen den bitartean hezkuntza ez-formala eta bizi-ohitura osasungarriak lantzeko espazioak sustatzea, eta, aldi berean, adingabeek harremanak egitea beste adingabe batzuekin, horrela pertsonen arteko harremanak sustatuz, betiere errespetuan eta inklusioan oinarrituta.
Gainera, udal programa horiek beharrezkoak dira familia askorentzat, udako eskola-oporretan familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko beharra baitute.
Goizeko udalekuak
Goizeko udalekuetan izena emateko epea apirilaren 25ean (martitzena) hasi eta maiatzaren 2ra arte (martitzena) egongo da zabalik. Umeentzako aisia hezigarriko programa hori 3 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat da (2011 eta 2019 urteen artean jaiotakoak).
Eskaera Bilboko Udalaren web-orrian eta Udalaren 944 010 010 / 010 telefonoan egin daiteke.
Goizeko udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean egingo dira, astekako txandatan, 09:30etik 13:30era arte. Hala ere, malgutasuna egongo da sarreran (09:00etatik 09:30era) eta irteeran (13:30etik 14:00etara). Goizeko udalekuetan ez dago jantoki-zerbitzurik. Familiek aste bat, bi edo hiru aukeratu ahal izango dituzte:
Astea: ekainaren 26tik 30era
- Deustuko eskola (Blas de Otero, 66)
- Iruarteta eskola (Juan de Garay 51 bis)
- Sanchez Marcos eskola (Kontxa Pasalekua, 18)
Astea: uztailaren 3tik 7ra
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Deustuko Eskola (Blas de Otero, 66)
- Iruarteta Eskola (Juan de Garay 51 bis)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
- Sánchez Marcos eskola (Concha Jenerala, 18)
- Zurbaran eskola (Zumaia Kalea,1)
Astea: uztailaren 10etik 14ra
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Deustuko eskola (Blas de Otero, 66)
- Iruarteta Eskola (Juan de Garay 51 bis)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
- Sánchez Marcos eskola (Concha Jenerala, 18)
- Zurbaran eskola (Zumaia Kalea,1)
Astea: uztailaren 17tik 21era
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
- Zurbaran eskola (Zumaia Kalea,1)
Plazen zozketa maiatzaren 4an egingo da, emaitzak hurrengo egunean argitaratuko dira eta izen-ematea maiatzaren 5etik 9ra egingo da. Itxaron-zerrenda bat egingo da, plazaren bat hutsik geratuz gero betetzeko.
Prezioak hauek izango dira: 16,40 € tarifa arrunta; 12,30 € familia ugariak eta guraso bakarreko familiak (zaintza bakarrekoak) eta 6,00 € Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) jasotzen dutenentzat.
Gainera, hainbat gizarte-erakundek kudeatuta, Bilboko Udalak leku hauek eskainiko ditu:
Mujika Eskola, ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
Eguneko udalekuak
Eguneko udalekuetan izena emateko epea ere apirilaren 25ean (martitzena) hasi eta maiatzaren 2ra arte (martitzena) egongo da zabalik Bilboko Udalaren web-orrian eta Udalaren 944 010 010 / 010 telefonoan.
Programa hau ere 3 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat da (2011 eta 2019 urteen artean jaiotakoak).
Aldiz, Eguneko udalekuak ekainaren 26tik abuztuaren 4ra eta abuztuaren 28tik irailaren 1era egingo dira, eta ordutegia 9:30etik 16:30era izango da, jantoki-zerbitzua barne. Sarrera eta irteera malguak izango dira, 9:00etatik 9: 30era eta 16:00etatik 16:30era.
Familiek aste bat, bi edo hiru aukeratu ahal izango dituzte:
Astea: ekainaren 26tik 30era
- Deustuko Eskola (Blas de Otero, 66)
- Iruarteta Eskola (Juan de Garay 51 bis)
- Sanchez Marcos Eskola (Kontxa Pasalekua, 18)
Astea: uztailaren 3tik 7ra
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Deustuko eskola (Blas de Otero, 66)
- Iruarteta Eskola (Juan de Garay 51 bis)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
- Sánchez Marcos eskola (Concha Jenerala, 18)
- Zurbaran eskola (Zumaia kalea, 1)
Astea: uztailaren 10etik 14ra
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Deustuko eskola (Blas de Otero, 66)
- Iruarteta eskola (Juan de Garay 51 bis)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
- Sánchez Marcos eskola (Concha Jenerala, 18)
- Zurbaran eskola (Zumaia kalea,1)
Astea: uztailaren 17tik 21era
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
- Zurbaran eskola (Zumaia kalea,1)
Astea: uztailaren 24tik 28ra (uztailaren 25a, jaieguna)
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
Astea: abuztuaren 1etik 4ra
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
Astea: abuztuaren 28tik irailaren 1era
- Basurtuko eskola (Zankoeta 2, sarrera Sabino Aranatik)
- Luis Briñas eskola – Santutxu (Iturriaga, 58)
Plazen zozketa maiatzaren 4an egingo da, emaitzak hurrengo egunean argitaratuko dira eta izen-ematea maiatzaren 5etik 9ra egingo da. Itxaron-zerrenda bat egingo da, plazaren bat hutsik geratuz gero betetzeko.
Prezioak hauek izango dira: 54,65 € tarifa arrunta; 41 € familia ugariak eta guraso bakarreko familiak (zaintza bakarrekoak) eta 13,65,00 € Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) jasotzen dutenentzat. 4 egun baliodun baino ez dituzten asteetan jarduerarik ez dagoen egunaren proportzioa deskontatuko da.
Udalak doako plazak gordetzen ditu egoera zaurgarrian dauden familietako adingabeentzat.
Udalekuen modalitate honetan ere, Bilboko Udalak beste plaza batzuk kudeatuko ditu hainbat gizarte-erakunderen bitartez, eta erakundeak egongo dira honako eskola hauetan:
Mujika eskola, ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
Argibide gehiago hemen:
- umeakkalean.blogspot.com
- Facebook eta Instagram: Umeak Kalean
- 688 74 45 34 telefonoan, astelehenetik barikura, 11:00etatik 17:00etara bitartean.
Txurdinagako eskola, ekainaren 26tik uztailaren 21era
Argibide gehiago hemen:
- www.asociaciontendel.org
- Telefonoa: 94 641 04 79, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara bitartean.
- 623 383 724 (berehalako mezularitza)
Zorrotzako institutua, ekainaren 26tik uztailaren 21era
Argibide gehiago hemen:
- www.gurelurra.org
- 602 000 630 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara.
Udan primeran kirola eginez
“Udan Primeran Kirola Eginez” uda sasoirako aisialdi osasungarria eskaintzen duen programetako bat da. Hainbat kirol-modalitate eskaintzen ditu, eta 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Guztira, 1.965 plaza eskainiko dira, eta horietatik 30 dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira.
Asteka egingo da ekainaren 26tik irailaren 1era bitartean, 9:00etatik 14:00etara, Txurdinagako, Deustuko, Errekaldeko eta San Ignazioko kiroldegietan:
Ekainaren 26tik 30era
- Txurdinagako kiroldegia
- Deustuko kiroldegia
- Errekaldeko kiroldegia
- San Inazioko kiroldegia
Uztailaren 3tik 7ra
- Txurdinagako kiroldegia
- Deustuko kiroldegia
- Errekaldeko kiroldegia
- San Inazioko kiroldegia
Uztailaren 10etik 14ra
- Txurdinagako kiroldegia
- Deustuko kiroldegia
- Errekaldeko kiroldegia
- San Inazioko kiroldegia
Uztailaren 17tik 21era
- Txurdinagako kiroldegia
- Deustuko kiroldegia
- Errekaldeko kiroldegia
- San Inazioko kiroldegia
Uztailaren 24tik 28ra
- Txurdinagako kiroldegia
- Deustuko kiroldegia
- Errekaldeko kiroldegia
- San Inazioko kiroldegia
Abuztuaren 1etik 4ra
- Txurdinagako kiroldegia
- San Ignazioko kiroldegia
Abuztuaren 28tik irailaren 1era
- Txurdinagako kiroldegia
- San Ignazioko kiroldegia
Kirol egokituko jarduerak San Inazio kiroldegian egingo dira, ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra, uztailaren 10etik 14ra, uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.
Izena asteka eman daiteke Bilbao Kirolak-en web orrian, baita kiroldegietan ere, apirilaren 24tik aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuen kasuan: 52 euro 5 eguneko astea bada eta 41,60 euro 4 eguneko astea bada. Apirilaren 26tik aurrera, izena emateko epea irekiko da Bilbao Kirolak-eko abonatuak ez diren pertsonentzat: 62,50 euro 5 eguneko astea bada eta 50 euro 4 eguneko astea bada.
Interesa duten familiek nahi beste astetan egin dezakete inskripzioa. Plazak izena eman ahala esleituko dira.
Kirol egokituko 30 plazetako baten inskripzioa San Ignazioko kiroldegian edo Gaituzsport bidez egin daiteke, 622 022 063 telefonora deituta.
Kanpusak
Azkenik, Bilboko Udalak "Kanpus" berria jarriko du abian, eskaintzen diren 5 kirol-modalitateetakoren batean berariaz jarduteko.
- Gimnastika erritmikoa, ekainaren 26tik 30era, 7-18 urteko adingabeentzat, Txurdinagako kiroldegian, 09:00etatik 14:00etara.
- Gimnastika erritmikoa eta tranpolina, uztailaren 3tik 7ra, 7-18 urteko adingabeentzat, Txurdinagako kiroldegian, 09:00etatik 14:00etara.
- Rokodromoa, ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra eta uztailaren 10etik 14ra, 6-13 urteko adingabeentzat, Errekaldeko kiroldegian, 09:00etatik 14:00etara.
- Dantza modernoa, ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra eta uztailaren 10etik 14ra, 8 eta 16 urteko adingabeentzat, Errekaldeko kiroldegian, 09:00etatik 14:00etara.
- Erraketa, ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra, uztailaren 10etik 14ra, uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra, San Ignazioko kiroldegian, 09:00etatik 14:00etara, 6 eta 14 urte bitartean.
Izena asteka eman daiteke Bilbao Kirolak-en web orrian, baita kiroldegietan ere, apirilaren 24tik aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuen kasuan: 77,55 euro 5 eguneko astea bada eta 62,20 euro 4 eguneko astea bada. Apirilaren 26tik aurrera, izena emateko epea irekiko da Bilbao Kirolak-eko abonatuak ez diren pertsonentzat: 185,75 euro 5 eguneko astea bada eta 148,60 euro 4 eguneko astea bada.
Errekaldeko kiroldegirako autobus zerbitzua aurreikusten da, astean 20 euro gehiago ordainduta.
Interesa duten familiek nahi beste astetan egin dezakete inskripzioa. Plazak izena eman ahala esleituko dira.
Temas
Más en Bilbao
-
Cuenta atrás para Aste Nagusia: las comparsas calientan motores en El Arenal
-
Casi 20.000 autocaravanas disfrutaron del área habilitada en Kobetamendi en 2024
-
Los bilbainos piden una piscina en el dique seco y restablecer el ‘gasolino’ de Olabeaga
-
Estos serán los precios de las barracas de Aste Nagusia