BILBO. Bilboko Aste Nagusia musikaz betetako hiria izango da Aste Nagusian, izan ere Udalak Bilbainadak, goatekeak eta dantzaldiak bezalako ekitaldian antolatuko ditu Uriko hainbat guneetan, hala nola Pergolan edota Casilda parkean. Atzoko eta gaurko abestiak biltzen dituen herri musikak leku berezia dauka Aste Nagusian. Bilboko Udalak jarraikako zortzi egun programatu ditu ordu eta leku desberdinetan, bilbotarrek hainbeste maite dituzten musika-hitzordu hauen eskari handiari erantzuteko.
Aurten ere, Casilda Iturrizar parkeko Pergolara itzuliko dira bilbainadak. Bertoko musika genero honen jatorria On Diego Lopez Harokoak uria fundatu zueneko garaian dago. ‘Maitetxu mia’, ‘Un inglés vino a Bilbao’, ‘Desde Santurce a Bilbao’ eta ‘Si vas a Barakaldo’ dira urian eta Bizkaiko herrietan gertatzen dena kontatzen duen errepertorio zabalaren adibide batzuk.
Bilbainadak abuztuaren 19tik 26ra egingo dira 12:00etan, programa honekin:
Abuztuaren 19a, domeka: Gau Pasa
Abuztuaren 20a, astelehena: Los Cinco Bilbainos
Abuztuaren 21ea, martitzena: Los Txikis
Abuztuaren 22a, eguaztena: Beti Aurrera y Azul Bilbao
Abuztuaren 23a, eguena: Los Chimberos
Abuztuaren 24a, barikua: Los Txikis
Abuztuaren 25ea, zapatua:Los Cinco Bilbainos
Abuztuaren 26a, domeka: Gau Pasa
Gauez, eszenatoki berean, Casilda Iturrizar parkeko Pergolan, goatekeen saio bikoitzak hartuko du lekukoa. Abuztuaren 18tik 25era, 21:00etan, DJ Luis Carlos del Pozok jarriko du musika eta 23:30ean talde hauek joko dute:
Abuztuaren18a, zapatua: Los Reyes del Guateque (Monchi /Helena Bianco y Micky)
Abuztuaren19a, domeka: Recordando a Módulos + invitados
Abuztuaren 20a, astelehena: Bilbao la nuit. Asier Bilbao Show
Abuztuaren 21ea, martitzena: Mariachi imperial Elegancia Mexicana
Abuztuaren 22a, eguaztena: Noche de Habaneras. “Coro Marinero Manin”.
Abuztuaren 23a, eguena: Noche Boleros. “Pan con Chile”.
Abuztuaren 24a, barikua: Nochenta Gaua. “Danza Invisible”
Abuztuaren 25ea, zapatua: Los Diablos
LAS VERBENAS DEL ARENAL
Areatzan egunero izango dira dantzaldiak, abuztuaren 18tik 25era, saio bikoitzean (23:15ean eta 01:45ean):
Abuztuaren 18a, zapatua: Orquesta Biorritmos
Abuztuaren 19a, domeka: Oxabi
Abuztuaren 20a, astelehena: Orquesta Casting
Abuztuaren 21ea, martitzena: Serafin Zubiri en EsenZia
Abuztuaren 22a, eguaztena: Orquesta Cosmos
Abuztuaren 23a, eguena: Akerbeltz
Abuztuaren 24a, barikua: Orquesta Sol de Noche
Abuztuaren 25ea, zapatua: Orquesta Casting
Bilboko Udalak urtero Aste Nagusian uriko leku desberdinetan programatzen dituen doako jarduera musikalen artean daude hitzordu horiek.