Gaubean eta Añanan efektiborik gabeko ordainketak %40 hazi dira. Dirua erabili ordez, bi herri horiek lehenengoz txartelaz ordaintzeko sistema ezarri du maiatzetik. Kutxabankek, Visarekin batera jarduera abian jarri zuen erakundeak, eta horren bidez, %40ko hazkundea sumatu du era honetako ordainketa digitaletan.
‘Cashless esperientzia Kutxabankek eskaintzen duen ordainketa-teknologia aurreratuenei esker garatu ahal izan da, horien artean Visa contactless txartelak eta hainbat gailu, esaterako, stiker-ak edo ordainketa-eskumuturrak. Gailuon abantaila nagusia ordainketak azkar eta eroso egitea ahalbidetzea da.
Bere abantaila nagusia da ordainketak azkar eta eroso egin daitezkeela. Eta ezaugarri hau, bildu diren datuen arabera, erabiltzaileek oso modu positiboan hartu dute. Izan ere, Kutxabankek herriotan dituen TPV gailuen fakturazioa %26 hazi da maiatzean eta ekainean zehar.
Gainera, egin diren ordainketa guztien %51 ‘contactless’ teknologien bidez osatu dira, erabiltzen oso erraza baita. Nahikoa da contactless teknologiaren erabiltzaileek txartela edo gailuak saltokiko datafonora hurbiltzearekin. Erosketak berehala ordaintzen dira eta betiko segurtasun mailari eutsita. Gainera, 20 eurotik beherakoak badira, ez da beharrezkoa erreziborik sinatzea edo gako pertsonalik tekleatzea.
Emaitza deigarrien artean nabarmentzekoa da Kutxabanken TPV gailuek duten ezarketa-maila handia. Valdegovia/Gaubeako eta Añanako ia saltoki eta ostalaritza-zentro guztietan dago finantza-erakundeko ordainketa tresna hauetako bat, kopurua %83 hazi baita.
Kutxabank ahalegin handia egiten ari da irtenbide teknologiko berriak etengabe gehitzeko, bere bezeroei balio erantsi handiagoko zerbitzua eskaintzeko lehentasunari jarraiki. Kontuan izan behar da, gaur egun, Bankuaren bezeroen % 39 inguru erabiltzaile digitalak direla, hau da, lehentasunez dihardute online eta batzuek ia beti.